Esku Pilotak du gaur egun 24 berezkoen zirkuitua kudeatzen. Patrick Orhategarayk erran digunaz, jokalarien erdia baino gehiago prest da berak eta Lionel Mazars Baionako Moderno jatetxeko buruak bultzatu elkarte berriarekin engaiatzeko.
Bi egitura pilotari berezkoen kudeatzeko
Esku huskan, aipatu genuen pilotariak bildu zirela Esku Pilotarekin hainbat desadostasunen berri emateko. Horretatik agertu zen, Lionel Mazars errugbilari ohia eta Baionako Moderne jatetxearen buruak eta Patrick Orhategaray Peio Larralderen kirol kontseilariak osatu bikotearen alternatiba. Heldu den astelehenean (ekainaren 8an), elkartearen sortzeko estatutuak pausatuko dituzte suprefeturan.
Patrick Orhategaray juntatu dugu:
Kirol proiektu berria dela dio lehenik Orhategarayk. Kudeatzeko manera berria elkarte batean, Esku Pilotak eskaini baino gardentasun edo argi gehiagorekin. Hastapeneko xedea dutela pilotako eragile guziei leku bat eskaintzea administrazio kontseiluan azpimarratu du Orhategarayk. Bina leku ukanen dituzte pilotariek, diru partaideen ordezkariek eta lehiaketa antolatzaileek ere. Instituzioen aldetik, Ipar Euskal Herriko pilota batzordeko eta Frantziako federazioko kide bakoitzak ere bedera leku. Hola eginez iduritzen zaie parte hartzaile guztiak bilduko dituztela, adibidez, erabaki handia trenkatu beharko denean, denen artean bozkatzeko gisan, demokratikoki ikusteko proiektu bat onartua den ala ez gehiengo batenganik.
Gobernantza parte hartzaileagoa proposatu nahi du elkarte berriak
Elkartearen izena laster jakinaraziko dute. Nehork ez duela segurtamenik dio engaiamenduen aldetik baina akordio batzuk badituztela pilotari batzuenganik izan ahoz edo agiri izenpetuen bidez. Kopuru zehatza ez badu erraten ahal, pilotarien erdia baino gehiago horien alde dela dio.
Berririk ez Esku Pilotarenganik
Esku pilotak bere aldetik bi zirkuitu proposa litzakeela jakin dugu. Pro Pilota 12 berezko hoberenekin eta Esku Pilota bigarren mailako berezkoekin eta Open lehiaketa eginez amateur hoberenak sartuz. Baina Esku Pilotak ez du gure deiei erantzun oraindik. Haien aldetik kontraturik ez dutela proposatzen aipatu digu Orhategarayk, baina ordainsaria izanen da , pilotariei ere galdeginen baitiete proiektuan parte hartzea haiekin batean pilota iragartzeko eta garatzeko. Beraz gastu ordaintzea aipa daitekeela gehiago zehaztu du. Haiei interesatzen zaiena proiektu horretan, kirola da. Erran nahi du zer egin jokalariak hobetzen laguntzeko, goi mailako kiroletan erabiltzen diren tresnak erabiliz, Elite Pro pilotarien maila goratzeko.
Heldu den asterako, gauzak argitu behar litezke. Memento honetan Esku Pilota bakarkako elkarrizketak eramaten ari baita berezko guziekin, bere aldetik, Esku Pilotaren baitan egoten konbentzitzeko