Gaur hasi eta hiru egunez, Euskal Herriko laborantza herrikoiaren erakusleihoa izanen da Miarritzeko Irati aretoa. Entzun hemen Euskal Irratiek Lurramatik egin duzun Ondaiziela emankizun berezia.
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak Bihar ere laborari lelopean abiatu du laborantza saloiaren hogeigarren aldia. Gaur goizean ireki ditu ateak Lurramak, eta igande arratsera arte dozenaka hitzaldi, animazio eta otordu izanen dira, baita ohiko azoka eta kabalen erakustaldiak ere.
Euskal Irratiek Ondaiziela emankizun berezia egin dugu gaur eguerdian Lurramatik. IƱaki Berhokoirigoin Lurramako antolatzailea, Panpi Olaizola eta Olatz Mitxelena Ezpeletako Biperraren eta Euskal Sagardoa sor-marken ekoizle eta arduradunak, eta Lurramako laguntzaile bat izan ditugu gure platoan, baita hainbat erreportai ere.
Bihar ere, 11:00etatik 12:30era zuzeneko emankizun berezia eginen dugu Euskal Irratiek Lurramatik.