Atharratze (Xiberoa)

Maite Pitrau: “Laborantza munduko emazteei ez digute kontseiluetan sinesgarritasunik ematen”

Atharratzen Maite Pitrau merak bere kargua utziko du ez delakoan errespetaturik sentitu, besteak beste. Kontseiluko emazte guziek, hots bostek, ez dute kontseiluan segitzeko gogorik.

Maite Pitrau: “Laborantza munduko emazteei ez digute kontseiluetan sinesgarritasunik ematen”
Maite Pitrau Atharratzeko mera. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2026/01/30 07:10

Auzapez karguaren eramatea ez da erraz emazte eta laborari delarik, hori dela eta Maite Pitrau Atharratzeko merak bere lekua utziko du, baita kontseiluko emazte orok ere bai. Pitrauk bi kargualdi eraman ditu hautetsi gisa eta azken hau auzapez karguan. Azaldu digunez, bi urte zail izan dira, eta ikusi du "emazteek gizonek baina lan gehiago egin behar [dutela] kontuan hartuak izateko".

Martxoko herriko bozen ondotik datorren kargualdiko berritasun nagusia da 1.000 herritar beno gutiagoko herrietan ere parekotasuna errespetatu beharko dela zerrendetan emazte eta gizon kopuruen aldetik. Horrek Atharratzen kanbiorik ekarriko duela espero du Maite Pitrauk: "Paisaia politikoaren eboluzioa behatuko dut, espero baitut parekidetasunaren ezartzeak gerla postura batzuk lasaituko dituela".

Azken sei urteetako Atharratzeko kontseiluan hamar gizon eta bost gizon ziren, martxotik landa gutienez zazpi emazte beharko dira. Mementoko, ez da zerrendarik aurkeztu Xiberoko bosgarren herrian.

Interesgarri izanen zaizu