Energia geotermikoa funtsezkoa dela aldarrikatu du Bayrouk Miarritzen

Energia geotermikoaren kongresuaren abiatze hitzaldia egin du Bayrou-k, ministroen kontseiluan parte hartu aitzin. Frantziaren energiaren ehuneko bat baliatzen da soilik, lur barnetik ateratzen den airea ustiatuz.

Energia geotermikoa funtsezkoa dela aldarrikatu du Bayrouk Miarritzen
François Bayrou Frantziako lehen ministroa Biarritzeko kongresu gelara sartzen. EUSKAL IRRATIAK
Jose Luis Aizpuru
2025/06/19 11:24

Frantziako lehen ministroa Biarritzera heldu da ostegun goiz honetan mezu argi batekin: gobernuak energia geotermikoa funtsezkoa dela deliberatua du. 'Urre meategia dugu lurzoruaren azpian, baina frantses gehienek ez dakite dugun altxorra", erran du François Bayrou-k kongresuaren hastapenean. Energia garestitzen ari den garaiotan, energia berriztagarriak, energia nuklearrarekin orekatu behar direla gehitu du Paueko auzapez eta lehen ministroak.

Neguan etxaldeak bero atxikitzeko aukera ematen du energia mota honek, eta udan berriz freskatzeko.

Energia geotermikoa ez da goiz honetan sortua, baina Frantziako gobernuak bultzada eman nahi duela azpimarratu du Bayrou-k, nazioarteko gertakariek Frantziaren subiranotasun energetikoa birpentsatzera eramaten baitute.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu