Esku Pilotak ez zuen onartu Lionel Mazars Bestetako lehiaketaren antolatzailearen galdea, Sanchez Esku Pilotaren atorrarik gabe aritzeko. Esku Pilotak ez du ulertzen nola galde bera onartu zaion Aspe enpresari Ezkurdiaren presentzia segurtatzeko.
Plekari elkartearekin ez engaiatzearen ondorioa jasan zuela zuzenki Luis Sanchez Esku Pilota elkarteko pilotariak aipatu dugu. Ez du aurtengo Baionako Masters lehiaketan parte hartzen ahalko, Esku Pilotak ez baitu onartu Lionel Mazars, Plekari elkarteko bultzatzailea eta Baionako Mastersen antolatzailearen galdea, nafarra Esku Pilotako atorrarik gabe lehiatzeko.
Jean-Nöel Landaboure Esku Pilota elkarteko lehendakariak azaldu digu bere aldetik nola iragan diren solasaldiak Lionel Mazarsekin
Patrick Orhategarai eta Lionel Mazarsek sortu Plekari elkartearekin engaiatu direla 24 berezkoetarik 19 jakina da. Sanchez, Espinal, Maiz, Mariluz eta Guichandutek dute bakarrik jarraitzen Esku Pilota elkartearekin mementuz.
500.000 euroko aitzinkontuarekin dabil Esku Pilota 2026rako. Baina kirol mailan, nola bizitzen segitzen ahal duen Esku Pilotak monopolioa kendu diolarik Plekarik galdegin diogu Jean Noel Landaboureri:
Senpereko Amotzeko Open lehiaketa da Esku Pilotak antolatu duen ondoko gertakaria.
Ostiral honetan iraganen dira finalerdiak (uztailak 10)
18:00: Ibarrola – Larre / Etxeberri Patxeko - Rekalde
19:00: Delafuente – Etxeberri Bortheiri / Hiribarne – Murillo
Finala igandean (uztailak 12), 18:00