Estatuak hidroelektrizitate zentral txikiei ezarri oztopoak salatu dituzte 30 auzapezek

Ingurumenaren eta bioaniztasunaren izenean Ipar Euskal Herriko eiherak, urtegiak eta ondare hidroelektrikoa suntsitu nahi izatea gaitzetsi dute auzapezek.

Estatuak hidroelektrizitate zentral txikiei ezarri oztopoak salatu dituzte 30 auzapezek
Ligi-Athereiko zentral hidroelektrikoa.
Admin
2025/02/07 10:39

«Hidroelektrizitate ttipiaren alde!» izenburuko gutun irekia zuzendu diete Garazi-Baigorriko 30 auzapezek, Frantziako Estatuko zerbitzuei, hautetsiei eta herritarrei. Energia berde iturri hori hil nahi duela Frantziako gobernuak diote. Salatzen dute ere Departamenduko Arrantza federazioaren jokamoldea. Hark aspaldikoa den ondare hidroelektrikoa, eiherak eta urtegiak suntsitu nahi dituela diote, uretako fauna babesteko arrazoiak aipatuz. Funtsik gabeko arrazoiak direla azpimarratzen dute auzapezek, beren iduriko zentralek ez baitute erreketako bioaniztasuna kaltetzen.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu