(Ipar EH)

Etxeberri eta Sanchez nagusitu dira Hazparneko bestetako pilota lehiaketaren finalean

Pilotari berezkoen kudeaketa eskuz aldatzekotan denean, udako lehiaketek aitzina segitzen dute. Hazparneko bestetako BERRIA Masters irabazi dute Pierre Etxeberrik eta Luis Sanchezek, 40-24, Julen Mariluz eta Battitta Ducassouren kontra.

Etxeberri eta Sanchez nagusitu dira Hazparneko bestetako pilota lehiaketaren finalean
Pierre Etxeberri eta Luis Sanchez airez ari nagusitu dira Hazparneko BERRIA Masters lehiaketako finalean. ESKU PILOTAN
Kriztof Arotzarena
2026/06/22 10:10

PILOTA


Trinketa


Berezkoetan, Hazparneko Masters BERRIA lehiaketaren finala

  • Pierre Etxeberri – Sanchez 40 / Mariluz – Ducassou 24

  • Aitzin partida: Mattin Etxeberri eta Larre 30 / Etxeberri Patxeko eta Murillo 25


Donibane Garaziko Garatenean astelehen honetako ezeztatua da berote handiagatik


Plaza laxoa


Esku huska, Ipar Euskal Herriko txapelketako finalerdiak

 

Lehen mailan:

  • Goizeko Izarra (Iribarren – Zubiat) 30 / Senpere (Goienetxe – Jauregi) 23

  • Airetik (Jauregiberri - Iribarren) 30 / Noizbait (Intxauzpe eta Duhalde) 11

Finala uztailaren 5ean, Kanbon


Gazteak:

  • Denek Bat 1: 30 / Denek Bat 2: 10

  • Ekainaren 26an, ostiralean: Noizbait / Senpere

 

Artekoak - final-laurdenak:

  • Abarratia 30/ Itsasuarrak 19

  • Maule 30 / Denek Bat 21

  • Noizbait 30 / Baigorri 22

  • Kanboarrak 30 / Baigorri 17


Joko Garbin, Ipar Euskal Herriko txapelketaren finalerdiak


Lehen mailan

  • Kapito Harri (Destaillac eta Pelletrat anaiak) 40 / Baiona (Zamponi-Etxeberri-Etxeverri) 25

  • Baigorri (Izoko eta Riuspeirus anaiak) / Noizbait (Larronde-Borteiru-Petrissans): gibelatua


ERRUGBIA


TOP14 txapelketako finalerdiak

  • Tolosa 71 / Racing 17

  • Montpellier 25 / Stade Français 15

Finala, ekainaren 27an

 

ARRAUNA


Gizonen KAE 1


Larunbatean Astilleron

  • Zarautz nagusitu da. Hondarribia seigarren izan da eta Lapurdiko LAT taldea zazpigarren.

Igandean San Pedron

  • Deusto-Bilbo garaile atera da. Hondarribiak bosgarren lekuan bukatu du eta LATek seigarrenean.

Emazteen ETE liga

  • Larunbatean Astilleron, Zarautzek irabazi du

  • Igandean Hernanin, Hondarribia nagusitu da


LASTERKETAK


Hazparneko Ezkurren lasterketa:

  • Bidegain / Labrouche bikoteak irabazi du gizonetan eta Sausses / Le Foll pareak emazteetan


Xiberoko Itzulia:

  • Mirande-Coelho-Haurat-Apiou eta Cauhapék osatu boskoteak eraman du


Donibaneko lasterketa Donibane Lohizunen:

  • Nicolas Mariani eta Amaia Bouniol nagusitu dira

Interesgarri izanen zaizu