Miarritze (Lapurdi)

Etxeko hirugarren garaipenaren bila zelairatuko da Miarritzeko errugbi taldea ostiral arrats honetan

Niza eta Colomiers Agilera zelaian garaitu ondotik, Montauban errezibituko du BOko taldeak ostiralean. Aldi honetan, goi mailako TOP14 txapelketatik jautsi den talde bati lehiatuko zaio eta lapurtarrek badakite partida gogorra izanen dela.

Etxeko hirugarren garaipenaren bila zelairatuko da Miarritzeko errugbi taldea ostiral arrats honetan
Sasoiko laugarren garaipena eskuratzeko jokatuko du Miarritzek ostiral honetan Montaubanen kontra. BOPB
Kriztof Arotzarena
2026/09/25 06:30

Sasoi hastapen oso ona daramate xuri-gorriek


Bost puntu hartu ditu Niza eta Colomiersren kontra Miarritzek. Gainera, Oyonnaxen jasan badu galtze bakarra (47-25), Neversen nagusitu zen joan den astean (20-22). Sailkapenean laugarren lekuan dira lapurtarrak eta bosgarrenean dago Montauban tanto bat gibeletik bakarrik.


Kerman Aurrekoetxeak Oyonnaxen hasi bazuen partida erdilari postuan, geroztik, ez da ez titular ez ordezko bezala sartu zelaian. Beste hiru partidak hasi ditu Lesgourgues-k, eta Retièrek du ordezkatu partidan zehar.



Kerman Aurrekoetxeak erran digunaz, erdilari posturako trebatzeaz gain, hegalari postu batean edo gibeleko gisa ere joka dezake.


Interesgarri izanen zaizu