Euskal Herritik Machu Picchura

Laia eta Ihintza Granouillac Lamarque Hego Ameriketan dira. Euskal Herritik abiatu ziren maiatz erditsuan, beste kontinente bat ezagutzeko xedez. Bidaiaren erdia baino gehiago egin dute jada.

Euskal Herritik Machu Picchura
Laia eta Ihintza Granouillac
Ihintza Arrieta
2026/07/18 10:00

Senpereko Kattalin Elizalde kolegioko ikaslea da Laia, eta Basusarriko Biez Bat ikastolakoa Ihintza. Haien gurasoekin abentura bat bizitzera joan dira Hego Ameriketara. Ekuadorretik abiatuz, Perura, Boliviara eta Txilera arteko bidaia antolatu dute.


Su mendiak, basamortua, itsasoa edo hiriak... paisaia arrunt desberdinak deskubritzen ari dira, mundu hiri nagusi Altuenera iritsi, harnas hestuka, La Paz-era. Egoera ezberdinei egokitu behar izan zaizkie, baina egunez egun haien abenturaren berri idazten diete lagunei.


Haiekin hitzartu gara, hemen arratsaldeko 4ak zirenean, han goizeko 9ak. Laia eta Ihintzarekin mintzatu gara.

Interesgarri izanen zaizu