Euskal Irratien ikasturte sartzea astelehenetik goiti izanen da

Goizeko 6:30etan lehen berrisaila abiatuko da agorrilaren 31tik goiti. Segidan, Goiz Berri emankizuna Maria Agnes Gorostiaga eta bere kolaboratzaileek osatuko dute. Itzalean, eguerdiko saioa, Ainize Madariagak eramanen du.

Euskal Irratien ikasturte sartzea astelehenetik goiti izanen da
Euskal Irratiak sareak astelehenean eginen du sasoin berriko sartzea. EUSKAL IRRATIAK
Jose Luis Aizpuru
2026/08/28 15:36

Irratien ikasturte berriaren sartzea agorrilaren 31tik goiti izanen da usaiako emankizunekin. Lehen berrisaila 6:30etan izanen da, eta oren erdiro izanen da aktualitatearekin hitzordua. Goiz Berri, goizeko emankizuneko lehen gonbidatua Edouard Exilard laborari aktibista izanen da. Astelehena izanki, kirol kronikak tartea izanen du Kriztof Arotzarenarekin. Peio Dufau diputatua eta Eric Etxart Seaskako lehendakaria izanen dira astearte eta asteazkeneko gonbidatuak, goizeko 8etan.


Iritziak ere bere tokian ukanen du goizeko magazinean. Andoni Aizpuru, Itziar Madina eta Xan Berterretxe izanen dira, besteak beste, iritzi emaileak. Nazioarteko aktualitatea, Mikel Aramendi, Mikel Reparaz, David Lannes, eta Olatz Arrietarekin. Kultur aipagaiak, Julen Axiari, Itxaro Borda, Josu Martinez eta Katixa Dolharerekin. Pantxix eta Marie Bidarten Argiz(h)ari kronika arrakastatsua, eta nola ez usaiako bertso iritzia, ostiraletako solasaldia, eta beste hainbat osagai Goiz Berrin.


Goiz Berriren ondoren, Gure Irratia, Antxeta Irratia, Irulegiko Irratia, Xiberuko Botza eta Amikuzeko irratiaren desloturak izanen dira, hurbileko programazioa lantzeko, goizeko hamarrak arte. Kantu Eskaintzen segidan Ondaizula magazina Ainize Madariagarekin. Laguntzaile ainitz ukanen ditu bere saioa osatzeko: Harkaitz Apalategi Euskal Herriko agenda aipatzeko; Dantzan.eus eta Bertsoa.eus-eko laguntzaileak; Joseba Etxarri, Eder Etxebarria, Amaia Kastorene eta Mailus Hiriarteren aipaldiak; eta, literatur solasaldian, Xamar lehen gonbidatu gisan.


Interesgarri izanen zaizu