Euskal kostaldea plastikorik gabe ikusi nahi lukete Plastigarbi proiektuaren eramaileek

Euskal Herriko kostaldeko plastikozko hondakinak kentzeko eta birziklatzeko Plastigarbi proiektua abian da hiru urterendako. Plastikozko hondakinek ozeanoaren kutsaduraren %85 errepresentatzen dute.

Euskal kostaldea plastikorik gabe ikusi nahi lukete Plastigarbi proiektuaren eramaileek
Plastigarbi proiektua Europar Batasunak diruztatu du %65ean, FEDER funtsekin, Poctefa programaren bidez. UDALBILTZA
Lorea Mailharrancin
2026/03/27 10:02

Gaur egungo erritmoan segituta, 2060 urtean plastikoaren kontsumoa 2,5 aldiz gehiago biderkatzea posible da. Arazoa gero eta presenteago da, beraz pentsatu dute Euskal Herri mailan erantzun bat atzeman nahi dutela; hala sortu da Plastigarbi.

Proiektua Udalbiltzak koordinatzen du eta Euskal Herriko kostalde osoan eramanen dute elkarlanean hainbat eragilek: Institut Français des Huiles Végétales Pures, UPPA, Estia, Altens, Leartiker eta Plentziako Itsas Estazioa-EHU. Hastapen batez, hondakinen birziklapenaz arduratzen diren eragileak identifikatuko dituzte eta hondakin mota ezberdinen kartografia bat eginen dute.

Proiektuaren bigarren fasean, birziklatzeko prozedurak aztertuko dira eta saiatuko dira plastiko guztiei birziklatzeko bide bat atzematen, toxikoak ez diren produktuak sortuz. Clara Rouget Udalbiltzako zuzendariak eman ditu xehetasunak.

Interesgarri izanen zaizu