Euskal Selekzioak lehen aldikoz parte hartuko du ardi-ile moxtaileen munduko xapelketan

Zelanda Berrian iraganen da munduko xapleketa martxoaren 4tik 7ra, Mastertonen. Euskal Herriko koloreekin lehiatuko dira sei ardi-ile moxtaile lehen aldikoz. Bidaia aitzinetik egina dute, han berean entrenatzeko gisan.

Euskal Selekzioak lehen aldikoz parte hartuko du ardi-ile moxtaileen munduko xapelketan
Zelanda Berrian entrenatzera joan dira aitzinetik Euskal Selekzioko moxtaileak. IPAR ARRINDA
Antton Castoreo
2026/02/21 08:00

Euskal selekzioa lehen aldikotz lehiatuko da ardi ile moxtaileen munduko xapelketan martxo hastapen huntan. Zelanda Berrian iraganen da munduko xapleketa Martxoaren 4tik 7ra, Mastertonen.

Euskaldun batzuk jadanik parte hartu dute munduko xapelketetan, baina sekulan Euskal Herriko koloreekin. 2023an, Eskozian iragan ziren azken munduko xapelketetan, Joseba Attard Euskal Selekzioaren eramaile batek aldarrikapena aitzinera eraman zuen. Euskal Herriari buruzko aurkezpena egin zuen: kultura, hizkuntza edota artzain kultura argitan ezarri zituen. Ardi ile moxtaileen munduan ere, ordezkaritza nahi zutela Euskaldunek adierazi zuen. Nazioarteko federakuntzak onartu zuen galdea, eta hiru urte berantago, lehen munduko xapelketa jokatuko du Euskal Selekzioak Zelanda Berrian.


Sailkapen desberdinak egin dituzte Euskal Herri guziko moxtaileek azken hilabeteetan. Eta azkenean sei atera dira, biga modalitateka. Lau Bizkaitar, Nafar bat eta Gipuzkoar bat dira hautatuak izan. Jakin hiru modalitate direla munduko txapelketetan: maxinazko mozketa, aixturrezkoa eta artilaritza.


Selekzioaren barne den Ipar Arrinda Lekeitiarra gure mikroan mintzatu da Zelanda Berritik. Erran behar da hamabost egun lehenago egin duela bidaia Euskal Selekzioak, tokian berean entrenatzeko eta lehiaketa batzuetan parte hartzeko.


Informazio gehiago Euskal Selekzioaren webgunean.

Interesgarri izanen zaizu