Bigarren zatian diete gaina hartu Jules-Julien taldeko okzitaniarrei 30-16 nagusitzeko. Duela urtea sortu Euskal XIII taldeak bere lehen titulua jada irabazi du. Nationale 2 mailan lehiatuko da heldu den denboraldian.
ERRUGBIA
Gizonak
Hamahiruko errugbia
Nationale 3 txapelketako finala St Gaudensen (Okzitania)
Euskal XIII 30 / Tolosako Jules Junien 16
Nationale 2 mailan ariko da heldu den urtean Euskal XIII taldea
Hamabosteko errugbia
Federale 3 txapelketako final-zortzirenetako itzuliko partida
Barkoxe Mendikota 27 / Lévezou-Ségala 22
Joaneko partida 6 puntuz galdu zuten xiberotarrek beraz tanto baten gatik ez dira ondoko itzulira pasatuko eta ez dira Federale 2ra iganen
Heldu den igandean (maiatzaren 31an), Federale 2 txapelketako final-hamazortzirenetako joaneko partida
Hazparne / Castillon
Itzuli hori pasatuko duena iganen da Federale 1 mailara.
Europako kopen finalak gerizatu zituen Bilboko San Mamesek
Txapeldunen kopako finala
Frantziako Bordele-Bègles 41 / Irlandako Leinster 19
Maxime Lucu senpertar erdilaria eta kapitainak bigarren aldiz segidan altxatu zuen kopa.
Challenge kopako finala
Frantziako Montpellier 54 / Irlandako Ulster 26
TOP14 txapelketako azken aitzin eguna heldu den larunbatean 14:30 (maiatzaren 30ean) :
Stade Français / Baiona
PILOTA
Trinketa
Berezkoak
37. ELHINA pilota lehiaketa abiatu zen Armendaritzen
Lafitte – Orhategarai 40 / Ziarrusta – Ugarte 39
Gurutxaga – Iphar 40 / Maiz – Saint Paul 39
Heldu den larunbatean finalerdien karietara (maiatzaren 30ean), pareak berriz osatu dituzte antolatzaileek Ospital, Larralde, Gixandut eta Ducassou sartuz lehian.
Gurrutxaga – Gixandut / Larralde – Orhategarai
Ospital – Iphar / Lafitte - Ducassou
Finala ekainaren 7an. Sartzeak urririk dira.
Garaziko lehiaketaren finala
Lafitte – Luro 40 / Espinal-Pierre Etcheverry 31
Aitzin partida:
Etxeberri Patxeko – Murillo 30 / Duhalde – Etxeberri Bortheiri 18
Nafarroako Uharten Joko Berri partida
Iker Espinal – Luis Sanchez 40 / Pierre Etxeberri – Antton Luro 27
Plaza laxoa
Amaturrak, lehen mailako Ipar EHko txapelketako hirugarren eguna
Maule (Berrogain – Etxart Sarasola) 30 / Senpere (Azcona - Jaureguy) 26
Amikuze (Mendiburu - Cazenave) 30 / Atzarri (Dibar - Massonde) 14
Goizeko Izarra (Iribarren-Etxegoin) 30 / Baigorri 2 (Herlax – Alcasena) 12
Noizbait (Inxauzpe – Duhalde) 30 / Denek Bat 2 (Cachenaut - Urruty) 23
Denek Bat 1 (Harismendy – Lafitte) 30 / Airetik 2 (Iribarren – Jauregiberri) 28
Urruña (Larzabal - Cigarroa) 30 / Airetik 1 (Olhagaray - Larramendy) 21
Uhaldean (Bidart anaiak) 30 / Noizbait (Durruti – Maitia) 17
Irisartarrak (Etchevers - Arbeletche) 30 / Baigorri 1 (Haristoy – Elgart) 22
Lehen mailan, lehen zortziek pausa ukanen dute eta final-zortzirenetan ariko dira.
Hauek dira: Maule, Denek Bat 1, Irisartarrak, Airetik 1, Goizeko Izarra, Urruñarrak, Senpere eta Baigorri 1
Haatik, Amikuze, Uhaldean, Airetik 2, Noizbaiteko bi pareak, Denek Bat 2, Baigorri 2 eta Atzarriko pareek bigarren mailara ez jaisteko kanporaketak jokatuko dituzte bigarren mailako lehen zortzi pareen kontra aste buru honetan
Ezker pareta
B mailan, txapelketa nagusia irabazi zuen Amiano irundarrak 22 eta 7 Muruaren kontra.
FUTBOLA
Gizonak
Régionale txapelketak
Baionako Croisés taldeak irabazi zuen Villenaven kontra 4-2. Régionale 1 mailara iganen da.
Donibane Lohizuneko Arin taldea Régionale 1 mailatik 2ra jaitsiko da.
Bokale Régionale 3tik 2ra igaten da.
Liga
Ligako azken eguna jokatu zen. Eta lau euskal taldeek goi mailan segituko dute heldu den denboraldian
Sailkapenean; 10. Reala; 12. Athletic; 14. Alaves; 17. Osasuna.
Osasunak azken partida Getafen galdurik ere, Eltxeren berdintzeak Gironan salbatu zituen nafarrak. Mallorca, Girona et Oviedo jaisten dira. Realak Europa Liga jokatuko du, Kopa irabazi zuelako.
Munduko Txapelketa
Simon, Zubimendi, Merino, Oyarzabal eta Nico Williams, Munduko Txapelketara. Luis de la Fuente Espainiako hautatzaileak bost euskal jokalariak sartu ditu Munduko futbol Txapelketarako zerrendan; hori Estatu Batuetan, Mexikon eta Kanadan jokatuko dute, ekainaren 11tik uztailaren 16ra bitartean.
Emazteak
Ligako azken aitzin eguna
Maiatzaren 26an, 19:00:
Logroño / Athletic
Sebilla / Eibar
Maiatzaren 27an 19:00
Barzelona / Reala
ESKUBALOIA
Emazteak
Ligako finalerdietako itzuliko partida:
Donostiako Bera Bera 33 / Porriño 33 (joaneko emaitza 32 – 28)
Donostiarrek finala jokatuko dute Kanaria Handiaren kontra. Joaneko partida asteazken honetan (maiatzaren 27an) Donostian. Bigarrena igandean Kanarietan (maiatzaren 31an). Hirugarren lehia behar balitz Donostian litzateke heldu den astean (ekainaren 3an).
Nationale 1 – azken eguna larunbatean (maiatzaren 30ean)
Mérignac / Euskal Kosta
Nationale 2 – azken eguna larunbatean (maiatzaren 30ean)
Zibero / Blanquefort
Gizonak
Ligako 29. eguna
Bidasoa Irun 31 / Granollers 32
Sailkapenean: 4. Bidasoa
Heldu den igandean azken eguna, Cuenca / Irun
Nationale 2 – azken eguna larunbatean (maiatzaren 30ean)
Larunbatean 19:00: Zibero / Rézé
Larunbatean 19:00: Limoges / Hendaia
Sailkapena: 9. Rézé 35 puntu; 10. Zibero 34 puntu; 11. Hendaia 34 puntu.
Hiruetarik bat jaitsiko da Arcachon azkenarekin batean. Hendaia da leku horretan mementoko eta Limoges liderraren gelan ariko dira beraz zinez zaila izanen da lapurtarrentzat.
Nationale 3 - azken eguna larunbatean (maiatzaren 30ean)
Larunbatean 19:00: Orthez / Irisartarrak (Irisarri Nationale 2 mailara iganen da)
LASTERKETAK
Lapurdiko Jatsuko lasterketa (10 km):
Iban Larrandaburu hazpandarra eta Mathilde Moulet nagusitu dira
Avirun lasterketen lehen edizioa antolatu du Aviron errugbi taldeak
21 km : Marc Trarieux eta Lana Pied
10 km: David Gosse eta Mathilde Buche
5 km: Julien Lenedic eta Bertille Morales
TXIRRINDULARITZA
Bizikleta lasterkaldia igandean Donibane Lohitzunen
110 km: Theo Riflade eta Mélanie Guiseppin garaile
160 km: Emmanuel Cognet eta Charlie Vinet lehen