Ttitto Betbeder Euskararen Erakunde Publikoko zuzendariaren ustez kontzertazioa sustatu behar da euskalgintzarekin eta aholku batzordea biziarazi berriro.
Euskararen Erakunde Publikoko zuzendari berria da Tttitto Betbeder. Bere lehen elkarrizketa eskaini du Euskal Irratietako Goiz Berri saioan, eta bere xedeen berri eman du: harremanak hobetu euskalgintzako eragileekin, aholku batzordea berrabiaraziz; diruztatzaileen arteko blokeo egoera konpontzen entseatu; eta 2023an EEPk egin zuen prospektiba ikerketa ipar-orratz gisara baliatu, hizkuntz politikan lehentasunak finkatuz.
Fase berri batean sartzean gara, eta euskalgintzaren oharrak ulertzen ditut. EEPn badugu lo dagoen tresna bat, Aholku Batzordea. Biziarazi behar dugu, etengabeko kontzertazio batekin, euskararen alde lanean ari diren eragile guztien artean
Betbederrek ongi ezagutzen ditu Ipar Euskal Herriko euskalgintzako eragileak, hainbat elkartetan parte hartu izan baitu, Euskal Irratiak, errate baterako. Horregatik, funtsezkoa dela deritzo zubi lana egitea. "Fase berri batean sartzen gara, eta euskalgintzaren oharrak ulertzen ditut. EEPn badugu lo dagoen tresna bat, Aholku Batzordea. Biziarazi behar dugu, etengabeko kontzertazio batekin, euskararen alde lanean ari diren eragile guztien artean", erran du Euskal Irratietan Ttitto Betbederrek.
Azken urteetan Frantziako SNRL irrati libreen sindikatuko idazkari nagusia izan da baxenabartarra.