Angelu (Lapurdi)

Angeluko herriko etxeak euskararekiko duen jarrera izan da kabalkadaren jomuga

Klaudio Olibondo auzapeza izan da kabalkadako protagonista nagusia. Haren inguruan beste hainbat antzerkilari, dantzari, bertsolari eta musikari.

Angeluko herriko etxeak euskararekiko duen jarrera izan da kabalkadaren jomuga
Angeluko kabalkada - Euskal Irratiak
Ihintza Arrieta
2026/09/21 11:30

Hardoy-ko frontoia goraino bete zen igande arratsaldean, Angeluko kabalkadari harrera egiteko. Ahoan bilorik gabe ari izan dira aktore ezberdinak, Angeluko herriko etxeak euskararekiko duen jarrera salatu eta baliabide gehiago aldarrikatzeko.

Umore onez eta ironiaz tratatu dituzte beste gai batzuk ere, horietan etxebizitzaren arazoa eta promotoreen diru gosea.

Antzerkilarien artetik, 180 dantzarik girotu dute plaza, 40 bat musikarik lagundurik. Eta Irantzu eta Ortzi Idoate bertsolariek ere eskaini dute haien saioa.

Ondoko emanaldia, irailaren 26an izanen da, larunbatez, baina toki guztiak jada salduak dira.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu