Badu orain hiru aste lizeoko ikasleak baldintza hobeagoak galdegiteko mobilizatzen direla. Prefetaren arabera departamenduan 10.000 manifestari izan dira guztira.
"Ez da indarkeria polizialik gertatu manifestaldi denboretan departamenduan": hara zer erran digun Simon Fetet Pirinoo Atlantikotako prefetak lizeotarren manifestaldietaz galdegin diogularik. Parcoursup plataformaren abolizioa eta ahal habororen ukatea dute aldarrikatzen. SNES sindikatuaren arabera, urte hatsarrean 1.033 kolegio eta lizeoetan egin inkestan erakasle bat gutienez falta zen kasuen %53n.
Pirinio Atlantikoetan hamar bat mobilizazio egun kondatzen ditu Simon Fetet prefetak. Haren arabera bi salaketa pausaturik izan badira manifestarien aldetik, 26 polizia zauriturik kondatzen ditu: "Bi salaketa badira ikertzen ari direnak ikusi ditudanak hamar bat egun mobilizazio izan direlarik. Bi salaketa bai, izan 10.000 manifestariren artean departamentu osoan. Orotara 26 polizia zauriturik izan dira. Salaketa horiek ikertzen ari dira ministerio publikoaren manupean eta honek du erabakiko zer jarraiki bat emanen den. Nik ikusi dudanez hamar egun horietan izan diren polizia interbentzioak oro heinekoak izan dira. Erran nahi beita polizia indarrek eskua sartu ahal izan duten aldietan, egin dutela behar den proportzionaltasunez, eta beharrezkoa zelarik baizik ez. Desmasiak edo bortizkeriak agitzen zirelarik baizik zerbait egin dute. Eta horregatik eskertu nahi ditut, eraginkorrak izan baitira. Ikusi ditudan lizeotar zonbaitek hau azpimarratu didate ere".