105 euskal preso politiko, hamalau iheslari eta hiru deportatuen aldeko manifestazioa 17:00etan abiatuko da La Casillatik. Konponbidea, bakea eta elkarbizitza aldarrikatuko dituzte Bilboko karriketan.
"Ezin da gehiago luzatu" lemapean antolatu du Sarek urtarrilaren 10ean izanen den manifestazio nazionala, euskal preso politiko, iheslari eta deportatuen alde. Konponbidea, bakea eta elkarbizitza aldarrikatuko dituzte Bilboko karriketan arratsaldeko 5 orenetan abiatuko denean manifestazioa La Casillatik.
Hego Euskal Herriko bi lagunek Frantziako bi presondegitan preso segitzen dute
105 euskal preso politiko daude. Horietarik 40 etxean dira kontrol neurriekin eta 25ek erregimen irekia dute. Haatik beste 40 batek ezin du atera. Preso gehienak Donostiako Martutene eta Arabako Zaballan egoten dira. Hiru Basaurin daude eta bi Iruñean. Hego Euskal Herriko bi pertsona preso dira Frantziar estatuan. Saioa Sanchez Rouenen eta Mikel Karrera Lannemezanen. Hego Euskal Herriratzeko desmartxak egiten ari dira erran digu Jokin Etxabarria Sareko kideak.
Ezin da gehiago luzatu euskal preso politiko, iheslari, deportatu eta senideen sufrimendua!
Goizeko 11:30tik goiti hitzorduak Bilbon:

Autobusak antolatuak dira Bilbora joateko
Aitzineko urteetan bezala autobusak antolatu ditu Sarek. Donibane Garazi, Kanbo, Hazparne, Donibane Lohizune eta Pausutik pasatuko dira. Izenak eman behar dira bilboautobusak@gmail