Lehen aldiko, Ipar Euskal Herriko 20 familiak aukera izango du 'Famili'On Egonaldia' izeneko egitasmoan parte hartzeko. Plazara kooperatiba elkarlanean izan da AEK, Uda Leku, Dindaia (Nafarroa) eta Ebete (Gipuzkoa) eragileekin.
Barnetik, familien hizkuntza usaiak eraldatzea dute xedea, egonaldi hauei esker. Bost eguneko bi egonaldi proposatuko zaizkie familiei Baigorri eta Lesakararen artean lehenik, eta ondotik Arbonatik Tolosara. Helburua da euskara presenteago izatea familiaren egunerokoan. Hortarako egonaldi hauetan goizetan helduentzat euskara klaseak izango dira eta arratsaldetan haurrekin aktibitateak. Hego Euskal herria bisitatzeko aukera izango dute ere familiek.
Bi egonaldiak, helduen euskara mailaren arabera antolatu dira. Lehen hitz ordua Baigorri eta Lesaka artean, B1 edo B2 mailako burasoei zuzendua zaie. Bigarrena aldiz maila apalagoa duteneri. Baigorriko egonaldian, barnategia eta beraz bertan lo egiteko aukera izango dute parte hartzaileek.
Martxoaren 15a arte duzue izenak emaiteko. Lekuak 20 heldu eta 20 bat haurrei mugatuak dira. Egonaldi bakoitzeko prezioa 300 eta 650€ren artean izango da, egonaldi mota eta haur kopuruen arabera. 3 eta 11 urte arteko haurrek parte hartzen ahalko dute.
Xehetasunak izena emaiteko : plazara.eus