FDSEA sindikatua, otsoaren kontra mobilizaturik

Asteart goizean, FDSEA sindikatuak azpimarratu nahi izan du bere ustez, otsoarekin elkarbizitza ez dela posible. Pauen egin dute laborariek prentsaitzinekoa, beren posizioaren argitzeko.

FDSEA sindikatua, otsoaren kontra mobilizaturik
Prefeturaren arabera, 2026ko urtarriletik gaur egun arte, sei eraso eta 31 ardi hilak izan dira departamenduan. WIKIPEDIA
Antton Castoreo
2026/04/08 07:00

Astearte honetan, Paueko prefeturaren aitzinean sindikatuak argiki bere posizioa eman du otsoari begira: elkarbizitza ez da posible.


Erran behar da asteartean iragaten zela Prefeturan otsoari buruzko urteko bilkura. FDSEA sindikatuak boikotatu nahi izan du, ez baitu bat egiten Estatuaren ikuspegiarekin. Bilkura horretan hartzen diren erabakiak ez ditu begi onez ikusten sindikatuak.


Prefeturaren aitzinean, FDSEAko laborariek azken urteetan erasoak biderkatzen direla azpimarratu dute, eta etxaldeek pairatzen dutela egoera hori. Aterabide bakarra sindikatuaren arabera, otsoaren desagerraraztea litaike, edo errotik kentzea.


Bere aldetik, prefeturak agiri bat igorri du adierazteko kasu ematen zuela otsoaren erasoereta laborariak laguntzen segitu nahi zuela. Azken zenbakiak eman ditu: 2025ean departamenduan zazpi ataka zenbatu zituzten, eta hamalau ardi hilik. 2026ko urte hastapenetik, sei eraso dira izan, eta 31 ardi hilik atxemanak.

Interesgarri izanen zaizu