Izpura (Baxe Nafarroa)

Frantxoa Maitia izpurarra politakara itzuliko dea?

Claude Barets Izpurako auzapezak jakinarazi du ez zela berriz aurkeztuko herriko bozetan, 2026ko martxoan. Gure informazioen arabera, Frantxoa Maitia zerrenda bat osatzen arituko litzateke.

Frantxoa Maitia izpurarra politakara itzuliko dea?
Baxe Nafarroako Izpurako herriak 671 herritar kondatzen zituen 2022an. MIKEL ITURBE URREXTA
Xarlot Etxeberri
2025/12/12 18:16

Zazpi mandaturen ondotik, lehenik axuanta eta gero auzapezgoan, Claude Barets Izpurako auzapezak jakinarazi du ez zela berriz aurkeztuko herriko bozetan martxoan. 42 urtek eramaiten du honetarat, eta bere taldeari jakinarazi dion bezala, uzteko garaia da heldu da.

Gure informazioen arabera, Frantxoa Maitia politikari famatua lista bat osatzen arituko litzateke. 73 urteko izpurarrak ibilbide ederra ukan zuen jadanik politika arloan. Izpurako auzapeza izan zen jadanik 1983 eta 2004 artean Frantxoa Maitia, alderdi sozialistako kide bezala.

Herriko etxetik kanpo ere ibili izan zen. Auzapezgoa utzi ondotik Eskualdeko lehendakari ordea izan zen, baita legebiltzarreko hauteskundeendako ere, hautagai izan zen denboran Frantxoa Maitia.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu