Irisarri (Baxe Nafarroa)

Frantziako 63. Mus Txapelketa: Finalak Irisarrin jokatu dira

Frantziako Mus Federazioak urtero antolatzen duen mus txapelketaren 63. edizioa apirilaren 6an jokatu da, Irisarriko Airoski gelan.

Frantziako 63. Mus Txapelketa: Finalak Irisarrin jokatu dira
Frantziako 63. mus txapelketako irabazleak. MUS FEDERAZIOA
Irulegiko Irratia
2026/04/06 22:17

Txapelketa hiru kategoriatan banatu da: orokorra, emazteena eta gazteena. Aurtengo finalak honela bururatu dira:

  • Txapelketa orokorra: Mugerre Elizaberri – Kaiet Irigoin eta Ximun Uthuralt

  • Gazteen txapelketa: Iholdi – Nahia Acheritogaray eta Kattina Sainte Marie

  • Emazteen txapelketa: Bithiriña – Claire Sallaberry eta Céline Dublanc

Txapelketa nagusiko irabazleek munduko mus txapelketan parte hartuko dute; Bizkaian, abenduaren 5etik 13ra.

Interesgarri izanen zaizu