Frantziako justizia erreformaren kontra berriz elkartu dira Baionako abokatuak

'Hobentasuna aitortzeko' prozedura krimen kasuetara hedatzea da neurri nagusietarik bat. Duela bi hilabete mobilizatu ziren jada, 'justizia hila' eguna deituz eta egun horretako epaiketa anitz gibelatuz. Frantzia mailako mobilizazioa izan zen.

Frantziako justizia erreformaren kontra berriz elkartu dira Baionako abokatuak
Iragan apirilaren 14an bezala berriz elkartu dira Baionako abokatuak Frantziako justizia erreformaren salatzeko. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2026/06/02 16:27

Abokatuak berriz elkartu dira Baionan astearte honetan, Gérald Darmanin Frantziako justizia ministroak plantan ezarri nahi duen justizia erreformaren salatzeko. Duela bi hilabete mobilizatu ziren jada, 'justizia eguna' deituz eta egun horretako epaiketa anitz gibelatuz. Frantzia mailako mobilizazioa izan zen.


Erreformaren neurri nagusietarik bat da 'hobentasuna aitortzeko' prozedura krimen kasuetara hedatzea. Horrek errua aitortzearen truke zigor arinagoa ahalbidetuko luke, epaiketa klasikoa saihestuz, neurri batean Estatu Batuetako sisteman egiten den bezala. Darmaninek neurri hori iragarri du sare sozialetan astearte honetan, fikziozko auzi bat hedatuz. Ondorioz, horren gaitzesteko berriz elkartu dira abokatuak astearte honetan.


Alain Larrea Baionako abokatuen elkarte burua:


Interesgarri izanen zaizu