Garaipen ederra lortu du Baionako errugbi taldeak Anoetan

Etxeko azken bi partidak galdu ondotik, Donostiako Anoetan nagusitu zitzaion Arroxelari. Iragan urriaz geroz ez zituen bi garaipen segidan lerrokatu ahal izan Baionak. Montaubanen irabazi ondotik Donostian garaile atera ziren zuri urdinak.

Garaipen ederra lortu du Baionako errugbi taldeak Anoetan
11 puntu sartu zituen zangoz Baptiste Germain Baionako erdilariak larunbatean Anoetan. AVIRON BAYONNAIS
Kriztof Arotzarena
2026/03/30 07:55

PILOTA


ESKU HUSKA


Ezker paretan


Binakako txapelketaren finala, Iruñeko Nafarroa Arenan:

  • Laso-Albisu 22 / Altuna-Ezkurdia 16

Hemezortzi partida jokatu dituzte Lasok eta Albisuk aurten eta biga galdu bakarrik. Atzo ere tantoak gogortu zituzten Altunaren gainetik pasatuz eta Ezkurdia akiarazteko.

35 urte ditu Jon Ander Albisuk. 2010ean hasi zen profesionaletan eta lehen txapela jantzi du. Baita Lasok ere binaka, baina aitzin 4 terdikoa eraman zuen 2024an eta buruz burukakoa 2022an. Hiru titulu ditu beraz Lasok.

 

Trinketa


Berezkoen binazkako txapelketaren bigarren eguna:


Maulen :

  • B maila: Darmendrail – Iphar 40 / Maiz – Harotzarene 14

  • A maila: Ziarrusta- Ugarte 40 / Etxeberria – Orhategarai 37


Astelehenean Donibane Garazin 16:00:

  • B maila: Teillery – Larralde / Lafitte – Dufau

  • A maila: Mariluz – Sanchez / Etxeberri - Gixandut


Amaturretan, buruz burukako Ipar Euskal Herriko txapelketako finalak apirilaren 5ean iraganen dira Zuraideko trinketean. Eta bigarren mailako finalerdiak Zuraiden iragan ziren larunbatean:

  • Sarako Etxeberri-Patxeko 40 / Itsasuko Paraxu 28

  • Hazparneko Duhalde 40 / Hazparneko Maitia 33

Finalak igandean Zuraiden 15:00:

  • Artekoak: Baigorriko Eiherart / Uhaldeaneko Bidart

  • Bigarren mailan: Sarako Etxeberri Patxeko / Hazparneko Duhalde

  • Lehen mailan, zuzenean Euskal Irratietan: Baigorriko Larre / Hendaiako Aspuru


ERRUGBIA


Gizonak


TOP14 txapelketako 20. eguna, Donostiako Anoetan :

  • Aviron 26 / Arroxela 15

Bigarren garaipena segidan lerrokatu du Baionak. Ez zitzaion holakorik gertatu joan den urriaz geroz.

Sailkapena : 10. Baiona

Apirilaren 18an, Baiona / Paue, Jean Dauger zelaian.

 

ProD2 txapelketa kari, Miarritzek irabazi zuen ostiralean Aurillacen. Eta prentsa gunean zen Ici Pays Basqueko kazetariari oldartu zitzaizkion Aurillaceko zale batzuk. Batek ere kolpe bat eman zion buruan kazetariari. Hainbat sostengu mezua ukan ditu kazetariak eta plenta pausatuko du baita Aurillaceko errugbi taldeak ere. Bide batez guk ere holako gertakariak salatzen ditugu eta sostengua kazetariari ere ekartzen.


Pro D2 mailako 25. eguna, heldu den ostiralean:

  • Oyonnax / BO

Sailkapena : 11. Miarritze



Nationale 2 txapelketako 20. eguna

  • Donibane Lohizune 22 / Graulhet 21

  • Langon 18 / Maule 13 (b)

  • Angelu 20 / Salles 36

Sailkapena : 7. Donibane Lohizune 54 puntu ; 8. Maule 51 puntu eta azken lekuan Angelu, hamabigarren, 26 punturekin.

 


Federale 1 txapelketako 21. eguna

  • Layrac 19 / Nafarroa 15 (b)

Sailkapena : 5. Nafarroa

 


Federale 2 txapelketako 20. eguna:

  • Mugerre 24 / Arrangoitze-Basusarri 24

  • Coarraze-Nay 13 / Bokale 20

  • Ger Séron Bédeille 40 / Larresoro 26

  • Nabarrenkoxe 19 / Hazparne 13

Sailkapena: 2. Mugerre; 4. Hazparne; 7. Arrangoitze-Basusarri; 11. Bokale; 12. Larresoro

 

FUTBOLA


Gizonak


Nationale 2:

  • Aviron 2 / Dinan 1

Sailkapena: 3. Aviron


Nationale 3:

  • Colomiers 1 / Angeluko Genêts 0

Sailkapena: 4. Genêts



Emazteak


Ligako 24. eguna

  • Akoruña 2 / Eibar 1

  • Erreala 1 / Logroño 1

  • Athletic 1 / Atletico Madrid 2

Sailkapena: 3. Erreala; 9. Athletic; 13. Eibar


ESKUBALOIA


Emazteak


Nationale 1 txapelketako 20. eguna

  • Euskal Kosta 45 / Nantes 19

Sailkapena: 7. Euskal Kosta


Nationale 2 txapelketako 17. Eguna

  • Zibero 23 / Asson 28

Sailkapena: 7. Atharratze


Ligako 24. eguna:

  • Donostiako Bera Bera 31 / Atarrabiako Beti Onak 25

Sailkapena: 1. Bera Bera; 5. Beti Onak



Gizonak


Nationale 2 txapelketako 17. eguna

  • Zibero 19 / Asson 19

  • Hendaia 24 / Paue 36

Sailkapena: 9. Hendaia; 10. Atharratze


Nationale 3 txapelketako 17. eguna

  • Irisarri 35 / Andernos 30

Sailkapena: 1. Irisartarrak


Ligako 22 . eguna

  • Guadalajara 36 / Bidasoa Irun 38

Sailkapena: 5. Bidasoa


LASTERKALDIAK


Mitikil’Trail, Mitikilen

16 km

1.     Kevin Lago eta Aines Queheille xiberotarrak

8 km

1.     Tony Bonneau eta Sarah Schneider


Sara Korrika Trail

22 km

1.     Etienne Grellier eta Ainara Urrutia

11 km

1.     Damien San Martin eta Amaia Jorajuria

Interesgarri izanen zaizu