Martxoaren 15ean abiatuko da GRABNI pilota lehiaketa. Honela hasiera emanen zaio Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldearen arteko lehiaketari.
PILOTA
Euskal Herriko lurralde ezberdinak eta Errioxa biltzen dituen Grabni pilota lehiaketa abiatuko da martxoaren 15ean. Ipar Euskal Herritik 80 bat pilotari ariko dira, gizon eta emazteak, modalitate ezberdinetan, esku huska, zesta puntan, joko garbin, paleta goma hutsean edota paleta alki errotadunean. Heldu den igandean, Iparraldea Nafarroan ariko da hango taldearen kontra eta Errioxarrak errezibituko dituzte gipuzkoarrek. Hiru jardunaldi izanen dira iparraldean, martxoaren 22an Araba errezibituko dute, 29an Errioxa eta apirilaren 19an Bizkaia. Lehiaketa maiatzaren lehen asteburuan bukatuko da, finalak maiatzaren lehen eta bian jokatuko dira Bilbon.
Esku huska
Ezker pareta
Binakako txapelketa kari, finalerdietako ligaxkako bigarren eguna:
Altuna-Ezkurdia 22 / Laso-Albisu 15
Finalerako txartela eskuratu dute Altuna eta Ezkurdiak bigarren garaipen honi esker. Albisuk eskuko arazoak ditu baina ez zaie merezimendua irabazleei kendu behar, Aspe enpresaren parioa gauzatzen ari baita. Bi aitzinari elgarrekin ezarri zituen, eta orain finala irabaziko balute balentria litzateke.
Elordi-Zabaleta 22 / Jaka-Iztueta 11
Martxoaren 15ean, Laso eta Albisu ariko dira Elordi eta Zabaletaren kontra. Irabazleak finalerako sailkatuko dira. Jaka eta Iztuetak ez dute aukerarik finalean sartzeko bi partida galdu ondotik.
Igandean iragan ziren Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketaren finalerdietako bi partidak. Lehen partidan, Arrizabalagak eta Bergarak 22-14 garaitu dituzte Ruiz de Infante eta Mendizabal. Bigarrenean, Sagarduik eta Gamindek 22-12 gaina hartu diete Aldai eta Arrillaga.
Trinketa
Amaturren lehen mailan, buruz burukako Ipar Euskal Herriko txapelketako bigarren fasea.
Hendaiako Otadui Sanchez 40 / Baigorriko Barrenetxe 29
Atzarriko Massonde 40 / Abarratiako Duhalde 24
Senpereko Jauregi 40 / Hendaiako Aspuru 39
Zuraideko Iturbe 40 / Baigorriko Etxeberri 25
Baigorriko Larre 40 / Urruñako De La Fuente 24
Astelehenean Donibane Garazin 17:00
Biscouby – Luro / Maiz - Orhategarai
Joko Garbia
Frantziako txapelketako finala igandean Donapaleuko ezker paretan iragan zen.
Helduetako A mailan:
Baigorriko Teo eta Iban Riuspeirus 40 / Baigorriko Eneko eta Bixente Izoko 22
Paleta goma betea
Frantziako txapelketako finala jokatu da Baionako Moderno trinketean. Paueko Laberdesque eta Mendivek osatu pareak opor egin du azken mementoan. Bègles taldeko Martin eta Sender finalerdietako galtzaileek ordezkatu dituzte eta finala irabazi 40 eta 39 Baionako Betbeder eta Huberten kontra.
ERRUGBIA
Gizonak
Nationale 2 txapelketako 19. eguna
Maule 33 / Valence 9
Orléans 62 /Donibane Lohizune 00
Graulhet 36 / Angelu 14
Sailkapena: 7. Maule; 9. Donibane Lohizune; 12. Angelu (azken)
Federale 1 txapelketako 19. eguna
Peyrehorade 30 / Nafarroa 24 (b) – liderraren zelaian ari ziren nafarrak.
Sailkapena : 5. Nafarroa
Federale 2 txapelketako 18. eguna
Mugerre 30 / Aramits 24
Coarraze 12 / Hazparne 18
Pont Long 38 / Bokale 3
Morlaas 26 / Arrangoitze-Basusarri 11
Nabarrenkoxe 26 / Larresoro 16
Sailkapena: 2. Mugerre; 3. Hazparne; 7. Emak Hor; 10. Larresoro eta 12. Bokale
Federale 3 txapelketako 16. eguna:
Donapaleu 50 / St Paul 24
Bardoze 13 / Hagetmau 17
Hendaia 53 / Saint-Sèverin 27
Côte Landes 25 / Barkoxe-Mendikota 15
Sailkapena: 1. Donapaleu; 3. Hendaia; 4. Barkoxe Mendikota; 9. Bardoze
LASTERKALDIAK
Senpereko Trail, larunbat eta igandean:
Tontorrez Tontor 85 km
Ariège aldeko Theo Soriano eta Roxanne Augé baionarra
Gotorlekuen Itzulia 42 km
François Boulard eta Chloé Loudet
Senpereko Trail 21 km
Guillaume Tiphène eta Maeva Danois
Ibar Run Trail – 11 km
Rémi Viollet hazpandarra eta Sophie Charlot baionarra
Neska Eguna Trail – 7,5 km
Baionako Gwendoline Saint-Laurent
FUTBOLA
Gizonak
Nationale 2 txapelketako 21. eguna:
Chauray 0 / Aviron 1
Sailkapena: 3. Baiona
Nationale 3 txapelketako 18. eguna:
Angeluko Genêts 3 / Alberes Argelès 0
Sailkapena: 4. Genêts
Ligako 27. eguna:
Osasuna 2 / Mallorca 2
Atletico Madrid 3 / Erreala 2
Athletic 0 / Barcelona 1
Valentzia 3 / Alaves 2
Sailkapena: 8. Erreala; 10. Athletic; 11. Osasuna eta 16. Alaves
IZOTZ HOCKEY
Magnus Liga kari, bigarren mailarat ez jausteko Play Downeko lehen partida martxoaren 13an Angelun 20:30
Hormadi / Gap
TXIRRINDULARITZA
Eskualdeko amaturren Baionako klasikoa iragan da Lehuntze eta Mugerre artean. 100 kilometroko proba zen. Valentin Renard biarnesa nagusitu da. Thomas Bareille donapaleutarrak irabazi du igotzaile hoberenaren saria.