Greba orokorra deitua da asteazken honetan Hego Euskal Herrian etxebizitza eskubidearen alde

Etxebizitza eskubidearen alde greba orokorra, erranen baita, 24 oreneko greba deitua da asteazken honetan Hego Euskal Herrian. Sindikatu orok eta gizarte talde ainitzek bat egiten dute deialdiarekin.

Greba orokorra deitua da asteazken honetan Hego Euskal Herrian etxebizitza eskubidearen alde
Hego Euskal Herrian greba deialdia asteazkenean izanen da, etxebizitza eskubidearen alde.
Jose Luis Aizpuru
2026/11/10 17:17

Azaroak 11ko greba orokorrak lan-baldintza duinak eta langileen eskubideak aldarrikatuko ditu, baina etxebizitzaren auzia izango du erdigunean. Aurreko lanuzte orokorretan ez bezala, lan arloko sindikatuekin batera, eragile sozialekin eta etxebizitza sindikatuekin deialdi bateratua luzatu dute, etxebizitza eskubidearen alde eta espekulazioarekin amaitzeko.


Madrilen duela hilabete piztu zen pindarra, amatxi bat bere etxetik kanporatua izan zenean bortizki. Irudi hura izan zen sua piztu, eta greba orokorraren, hau da, 24 oreneko greba sustatu zuena, alokairuko pertsonen sindikatuak deiturik.


Hego Euskal Herrian ere bizitegien afera jendeen, lehen arazoa dela diote aburu ikerketek. Adrian Arruti Bidasoaldeko LAB sindikatuko kidearen irudiko, beste greba batzuk aitzinetik egin badira ere, etxebizitzaren gaia aski mingarria da.



Ohiko sindikatuek egin deialdiaz gain, beste hainbat gazte-talde eta kolektibo juntatu dira asteazkeneko mobilizaziora, etxebizitza duina aldarrikatzeko, eta alokairu merkeagoak. Jendeen etxegabetzeak geldi daitezela ere eskatzen dute, eta, apartamendu ainitz beren esku dituzten enpresa handien zigortzea. Marina Cabezon, Bidasoaldeko Greba Batzordeko kidea da.



Hego Euskal Herrian nagusi den ELA sindikatuak, etxebizitzaren egoeraren erantzule Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako gobernua direla dio, Espainiakoarekin batera. Bizitegien eskumen gehientsuenak Hego Euskal Herriko bi gobernuek baldin badituzte ere, Xabier Zabala ELA sindikatuko kidearen arabera, bi gobernuek beren erantzukizuna badute. (Entzun Xabier Zabalarekin egin elkarrizketa osoa playerrean).


Eusko Jaurlaritza bere aldetik ez da ados greba deialdiarekin, eta, garraioetan gutxieneko zerbitzuak ehunendako hogeita hamar izanen dela deliberatu du.

Interesgarri izanen zaizu