(Hego EH)

Gutieneko soldata bertan erabakitzearen aldeko greba orokorra da gaur Hego Euskal Herrian

Goizaldetik hainbat bide blokatuak dira, hala nola hiriburuetako sartzeak, N-1 errepidea Andoainen baita lantoki andana Bidasoaldean ere.

Gutieneko soldata bertan erabakitzearen aldeko greba orokorra da gaur Hego Euskal Herrian
N-1 errepide nazionala blokatu dute Andoainen, Hego Euskal Herrian trafiko handiena hartzen duen bidea. LANDER ARBELAITZ/ARGIA
Erredakzioa
2026/03/17 09:26

ELA, LAB, Steilas, ESK, Etxalde eta Hiru sindikatuek Greba Orokorra deitu dute martxoaren 17 honetan Hego Euskal Herri osoan. Euskal Herriko gehiengo sindikalak, soldata minimoa 1.500 eurokoa izatea proposatzen du, izan ere, milaka langile dira Espainiako Estatuko soldata minimoarekin (SMIC) edo hango lan hitzarmen eskasekin lan egiten dutenak. Baina Euskal Herrian bizitza askoz ere garestiagoa da.

“Gutxieneko soldata hemen erabaki. 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko” lemapean mobilizatzen ari dira gaur Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban. Sindikatuen arabera, 165.000 pertsona pobrezia egoeratik ateratzeko aukera emanen luke soldataren emendatze horrek. LABen arabera, 240.000 langilek dute 1.500 euroko soldata gordina baino apalagoa; hau da, bost langiletik batek baino gehiagok. Batez ere emazteak eta pertsona arrazializatuak dira hunkiak.

Bidasoaldean, Irun eta Hondarribian jarraipen handia izaten ari da manifestaldia. Antxeta Irratia zuzeneko jarraipena egiten ari da bere antenan, eta webgunean ere emanen dio hedapena.

Interesgarri izanen zaizu