Igandean hartz bat Nafarroako Otsagabian filmatua izan da. Hartza janaria den lekura doala ahantzia dugu Xabier Dindart hartz ikerle ohiaren arabera. Bestalde, hartz kopuruak emendatzeko arriskua duela eta, aholku ezberdinak eman ditu ekologoak.
Iragan igandean, hartz bat Nafarroako Otsagabian filmaturik izateak publikoa harritu badu, hartzen ikerle izandako Xabier Dindartendako ez da harritzekoa. Hartza "alferra" dela eta janaria den lekura doala azaldu du honek, eta harriduraren jatorria ere argi du: gizakiak du hartzaren ezagutza galdu.
Bideoan ageri den hartza ar gazte bat da. 2018an Biarnora ekarritako hartzen ondokoa litzateke hartz hori; hots, oraino beren eremua osoki finkaturik ez duen hartz saldo batetik jiten dena. Bestalde, ikustez literaturak diona eta Pirineo erdialdean historia garaikidean nola pasa den, balitzate datorren hamarkadetan hartz kopurua emendatzea eta halako kurutzatze gero eta gehiagoren agitzea. Hartzaren ezagutza berreskuratzen hasteko garaia, berriz ere.