Biak auzapez dira 2014az geroz. Aiherran, Arño Gaztanbide hautagai izanen da gehiengoaren zerrendan baina Frédéric Hernandez axuanta lista buru izanen da. Donamartirin, Antton Larraburu ez da berriz aurkeztuko eta ez da oraindik zerrendarik agertu.
Régine Larranda hautagai eta Frédéric Camou zerrenda osatzen ari
Martxoaren 15 eta 22an iraganen dira herriko hauteskundeak Ipar Euskal Herrian. Arberoako ibarrari begirada emanez, Donoztirin, Régine Larranda aurkeztuko da hirugarren kargualdi baten eramateko. Ez da beste listarik parean agertzen mementoko. Izturitzen, iduri luke Frédéric Camou auzapeza bigarren kargualdi baterako zerrenda osatzen ari dela eta hor ere ez litzateke beste listarik. 2020an Jean-Mixel Donapetriren segida hartu zuen Camouk.
Arño Gaztanbidek eta Antton Larraburuk kargua utziko dute
Donamartirin, Antton Larraburuk bere kargua utziko du eta ez da aurkeztuko. 2014tik auzapez da. Bi bilkura publiko antolatu dira azken aste hauetan. Mementoko ez da zerrendarik agertzen. Aiherran, Arño Gaztanbidek bere kargua utziko du. Hau ere auzapez zen 2014az geroz. Baina gehiengoaren zerrendan izanen da eta Frédéric Hernandez lehen auzapezordea izanen da lista buru.