Hauteskundeak: Baionako bi itzulien arteko eztabaida entzungai

Joseba Erremundegi eta Ibai Agirrebarrena, Jean-René Etxegarai eta Jean Claude Iriart zerrendaburuen kanpaina arduradunek, eztabaida bizi-bizia ukan dute, igandeko bigarren itzuliaren bezperan. Bozka gutxi batzuen arabera trenkatuko da lehia.

Hauteskundeak: Baionako bi itzulien arteko eztabaida entzungai
Ibai Agirrebarrena, Jean Claude Iriarten kanpaina burua, eta Joseba Erremundegi, Jean-René Etxegarairena. EUSKAL IRRATIAK
Jose Luis Aizpuru
2026/03/20 10:09

Jean Claude Iriart eta Henri Etxeto bi zerrenda ezkertiarren bateratzeak lurrikara politikoa sortu du igandeko bozen bigarren itzuliaren karira Baionan. Lehen itzuliko bozen kopuruak errepikatzen baldin badituzte, ezkertiarrak %43ra helduko lirateke, hots, Etxegarai egungo auzapezak erdietsiriko %42,11 gaindituz. Alta, kontutan hartu beharko da ere eskuin muturra bigarren itzulian izanen dela, pasa den igandean bozen ehuneko hamarra lortu baitzuen, eta, LFI Frantzia Intsumituko hautagaiaren ehuneko lau eskasa.

Ibai Agirrebarrena, Jean Claude Iriart zerrendaburu bateratuaren zerrendako hamahirugarrena da eta bere kanpaina burua. Joseba Erremundegi berriz Jean-René Etxegarairekin hautetsi izan da azken mandatuan, eta bere kanpaina burua da hauteskunde hauetan. Goiz Berrin parez-pare aritu dira bi hautagaitzen proiektuen defentsan.

Interesgarri izanen zaizu