Hauteskundeak: Baionan, Jean-René Etxegaraik ez du baieztatu martxoan aurkeztuko ote den

2026rako agiantzen ekitaldia egin zuen atzo Baionako auzapezak, baina airean utzi zuen ageri den zalantza nagusia. Heldu den astean argituko du hirugarren aldiz auzapez izateko aurkeztuko den.

Hauteskundeak: Baionan, Jean-René Etxegaraik ez du baieztatu martxoan aurkeztuko ote den
Jean-René Etxegaraik hirugarren hauteskundeak lituzke aurtengoak, aurkeztuko balitz. DANI BLANCO/ARGIA
Aimar Lopez Erasun
2026/01/07 08:48

"Erraten ahal dudana da nire gehiengoak zerrenda bat ukanen duela, galdera da nor izanen den buru": inkognita elikatu zuen barda Jean-René Etxegarai Baionako auzapezak. Agiantzen ekitaldian erantzun bat espero bazen ere, oraindik ere egun batzuez luzatu du bere hautagaitzari buruzko itxaronaldia, eta "urtarrileko lehen hamabostaldia bukatu gabe" prentsa deituko duela gehitu du, erantzun bat emateko.

Gaurdaino, bi zerrendek baieztatu dute hauteskundeetara aurkeztuko direla: Baiona mugimenduan Jean-Claude Iriartek zuzendu ezkerreko zerrenda zabalak eta Unis pour Bayonne, l'Alternative Pascal Lessellier RNeko kidea buru zuen eskuin muturreko zerrendak. Hauei egungo gehiengoa gehitu behar zaie, auzapezgaia nor izanen argitu gabe bada ere.

Bilanik ez, poza bai

2026ko agiantzen ekitaldian ez du azken urtearen bilanik egin Etxegaraik, hauteskunde garaiko erreserba beharrak hala beharturik. Haatik, "poza" adierazi du azken urtean Baionan inauguratu diren bi azpiegitura handiekiko: Bonnat-Helleu museo berritua eta Mediateka berria.

Interesgarri izanen zaizu