Hauteskundeak: Kanbo euskal hiri eragile gisa kokatu nahi du Lapurdi erdian Kanbo Elkartu zerrendak

Lau anbizio nagusi aurkeztu ditu Peio Etxelekuk zuzendu listak. Lehentasuna gazteriari, elkartasunari eta elkarbizitzari eman nahi diete. Euskara, etxebizitza, ingurumena, laborantza, kultura eta hirigintzako proiektu berritzaileak iragarri dituzte.

Hauteskundeak: Kanbo euskal hiri eragile gisa kokatu nahi du Lapurdi erdian Kanbo Elkartu zerrendak
Kanbo Elkarturen prentsaurrekoa Trinketeko ostatuan. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2026/01/29 16:09

Kanbo euskal hiri eragile eta aktibo gisa kokatu nahi du Lapurdi erdian Kanbo Elkartu zerrendak


Peio Etxelekuk zuzendu zerrendak lau anbizio aurkeztu ditu Kanboren ikusmena errealitate bihurtzeko. Euskara, Etxebizitza, ingurumena, laborantza, kultura eta hirigintzan proiektu berritzaileak badituztela ere azpimarratu dute. Ostegun honetan programa aurkeztu dute Marieneari erreferentziarik egin gabe.


Peio Etxeleku ;


Euskara Plana iragarri dute


Inklusiboa eta ez baztertzailea litekeen Euskara Plana ere iragarri du Kanbo Elkartuk. Nola egin gai horretarik urrun diren pertsonak sentsibilizatzeko galdegin diogu Peio Etxelekuri:


Auzapezorde kargu baten proposamena oposizioari


Hauteskundeetan nagusituko balira Kanbo Elkartu zerrendakoak, gobernantza irekia eta parte hartzailea eraman nahi luketela erran dute. Horren lekuko oposizioari ere auzapezorde postu bat eskainiko liokete. Hain zuzen ere beste bi zerrenda aurkezten dira ofizialki Kanbon. Gehiengoaren lista eramanen du Christian Devèze auzapezak eta abertzaleena Nahi Dugun Herria taldeko Argitxu Hiriart-Urrutik.

Hiru listak aurreikus daitezkeelako bigarren itzulian, abertzaleekiko aliantzarik posible litekeenez galdegin diogu Peio Etxelekuri


Bi zerrenda aurkeztu ziren 2020an Kanbon


Itzuli bakarra gertatu zen duela sei urte Kanbon. Christian Devèze auzapeza nagusitu zen bozen %53 erdietsirik eta Argitxu Hiriart-Urrutiren zerrenda abertzaleak bozen %47 bildu zuen. Erran gabe doa jakinmin gehiago sortuko dutela herriko hauteskundeek aurten Kanbon.

Interesgarri izanen zaizu