Beskoitze (Lapurdi)

Hauteskundeak: Pascal Jocou auzapeza aurkeztuko da Beskoitzen

Herriko bozak irabazi zituen 2024an Pascal Jocouk Fabienne Ayensa orduko auzapeza eta beste kontseilari batzuen dimisioen ondotik. Hogei hilabetez abiatu dinamika aitzina eraman nahi luke. Parean Theo Salamonen zerrenda izanen du mementoko .

Hauteskundeak: Pascal Jocou auzapeza aurkeztuko da Beskoitzen
"Beskoitze Zuekin" taldea Pascal Jocou auzapezaren inguruan (ezkerretik hirugarrena). EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2026/01/27 16:16

2024az geroz auzapez da Pascal Jocou. Fabienne Ayensa eta beste kontseilari batzuek dimisioa eman ondotik, herritarrak bozkatzerat deitu zituen prefetak. Eta Pascal Jocouren lista nagusitu zen. Oroitzen gara Beskoitzeko ikastolaren gaiak eztabaida biziak sortu zituela herrian. Geroztik ikastolarekiko harremanak azkartu dira eta laster beranta hartu duten ikastola berriaren obrak hasiko dira ere, teorian, heldu den irailean irekitzeko.


ZAC 160 bizitegien proiektuak polemika sortzen du

Giroa lasaitu bada herrian ikastolaren inguruan, desadostasun handiak sortzen ditu ZAC 160 etxebizitzen proiektuak. Zergatik deliberatu duten Fabienne Ayensaren kargualdian abiatu den proiektu hori aintzina eramaitea galdegin diogu Beskoitze Zuekin listako Pascal Jocouri:

Etxebizitzari dagokionez ere, egoitza bat erosi du herriko etxeak herri-erdian. Zolan okindegi bat instalatzeko eta estaian bizitegia. Lehengo Posta bulegoan, belaunaldien arteko etxebizitza partekatu baten egitasmoa du ere. Lotura soziala bermatzeko, permanentzia bat plantan ezarri du hilabetean behin. Beskoiztarrak eta herriko elkarteekin solastatu, elkartu eta entzun nahi dituela azpimarratu du Pascal Jocouk.


Elgarrekin Theo Salamonen zerrenda ZAC proiektuaren kontra da


2034an bururatuko liratekeela obrak zehaztu du Pascal Jocouk. Hain zuzen ere proiektu erraldoi horren aurka da Theo Salamon laborari gaztearen zerrenda. Joan den urrian iragarri zuen Salamonek Elgarrekin zerrendarekin aurkeztuko zela. Jendartetik datorrela eta alderdi politikorik gabekoa dela adierazi du taldeak. Zerrendak lau ardatz nagusi ditu: belaunaldien arteko loturak eta elkartasuna indartzea, ingurumenaren eta ondarearen zaintza, herriko finantzen kudeaketa arduratsua, zerbitzu publikoen hobetzea eta lekuko elkarteen eta enpresen sostengua.

Interesgarri izanen zaizu