Hauteskundeak: Ramuntxo Labat eta Ramuntxo Goietxeren arteko lehia aurrikusten da Ahetzen

2024an Philippe Elizalde gutiengoan ezarri zuen bere gehiengoak Joel Di Fabio izendatzeko. Baina sei hilabete berantago hauteskundeak aitzinatu zituen Prefetak kontseiluaren herenak dimisioa eman ondotik eta Ramuntxo Labat abertzalea nagusitu zen.

Hauteskundeak: Ramuntxo Labat eta Ramuntxo Goietxeren arteko lehia aurrikusten da Ahetzen
2025eko urtarrilaz geroz Ahetzeko kontseilua zuzentzen du Ramuntxo Labat auzapez abertzaleak. AHETZEKO HERRIA
Kriztof Arotzarena
2026/01/15 10:26

2007an,1500 bat biztanle zituen Ahetzek eta 2023an 2100. %28,5eko gorakada izan da hamasei urtez, hazkunde handia beraz nahiz eta apaltze ttiki bat izan 2017 eta 2023 artean.


2024an hasi ziren zatiketak Philippe Elizalderen gehiengoan


Duela sei urte bere bigarren kargualdia hasi zuen Filipe Elizalde auzapezak Ahetzen taldeko Santiago Capendegiri gaina hartuz bigarren itzulian. Baina 2024an hasi ziren zatiketak gehiengoan Philippe Elizalde auzapeza gutxiengoan utzi zuelarik bere taldeak, Philippe Elizalde eta Ramuntxo Goietxe lehen axuantaren arteko desadostasunen ondorioz. Joel Di Fabio auzapez izendatu zuen gehiengoak 2024ko ekainean baina sei hilabete berantago, prefetak herriko bozetara deitu zituen aheztarrak kontseiluko herena baino gehiagok dimisioa eman ondotik. Eta Ahetzen oposizioko talde historikotik Ramuntxo Labat abertzalea nagusitu zen duela urtea, 2025eko urtarrilean. Orduna hiru lista aurkeztu ziren. Ramuntxo Labat abertzalea nagusitu zen %44 eskuraturik. Ramuntxo Goietxek bigarren bukatu zuen %37rekin eta Laetitia Guesdon-Michaudk % 18 erdietsi zuen. Filipe Elizalderen aldekoa zen Laetitia Guesdon-Michaud-k erran du ez zela berriz aurkeztuko baina Ramuntxo Goietxeren lista sostengatuko lukeela iduri luke.

 
Bi Ramuntxok zuzendu zerrendak lehian mementoko

Bi zerrenda aurkeztuko direla mementoko jakina da. Ahetzen Ramuntxo Labat auzapezaren lista alde batetik. Eta Ramuntxo Goietxeren Ahetze Zuekin zerrenda bestetik. Eta kritikak baditu gaurko auzapezaren taldeari egiteko Ramuntxo Goietxek. Dio aitzineko taldeak abiatu proiektuak geldiarazi dituela Elizaldia etxearen zaharberritzearena bezala. Ramuntxo Labatek erantzun du erranez nahiago izan dutela urte batez txostenak ongi aztertu beren aldetik ondoko urteetan hobeki bideratzeko gisan, urte bateko kargualdi bat bazutelako bakarrik eramateko 2026ko herriko bozera arte.


Herriaren kudeatzeko metodo desberdinak aldarrikatzen dituzte bi zerrendek


Bi hautagaiak ados dira errateko herriaren kudeatzeko metodo desberdinak badituztela. Ramuntxo Goietxe Ahetze Zuekin taldeko zerrenda buruak dio Ahetzen-ekin proiektu dinamika desagertu dela herrian. Eta azpimarratzen du 2025eko urtarrileko kanpainaren ildotik eramanen dutela oraingoa bi hauteskundeak hurbil izanki.

2024an, Filipe Elizalde orduko auzapezak leporatu zion Ramuntxo Goietxe bere lehena axuantari herriko langileen kudeaketa txarra. Preseski metodoari buruz ere kritikak egiten dizkio Ramuntxo Labat gauregungo auzapezak Ramuntxo Goietxeri.

 

Interesgarri izanen zaizu