Hauteskundeak: Urruñan, bigarren itzulia guztiz irekia

Urruñan, hiru hautagaien arteko alde txikiek guztiz irekia utzi dute bigarren itzuliko lehia. Parte-hartzea erabakigarria izan daiteke, lehen itzulian abstentzioa %34 ingurukoa izan baitzen.

Hauteskundeak: Urruñan, bigarren itzulia guztiz irekia
Sébastien Etxebarne, Filipe Aramendi eta Martine Mignot. URRUGNE AUTREMENT / ELGARREKIN 2026 / DU COEUR ET DES ACTES
Esteban Bastié Aguerre
2026/03/20 07:00

Urruñan giroa bero doa Herriko Bozen bigarren itzuliaren atarian. Lehen itzulian hiru hautagaiek emaitza oso estuak lortu ondoren, ez da nagusitasun argirik ageri, eta horrek guztiz irekita uzten du bigarren itzuliko lehia. Kanpainaren azken txanpan, eztabaida nagusiak etxebizitza, hirigintza eta finantza publikoen inguruan ardaztu dira. Lehen itzulian, Sébastien Etchebarnek %36,8 eskuratu zituen, Philippe Aramendi egungo auzapezak %35,1, eta Martine Mignotek %28 inguruko babesa jaso zuen. Hiru zerrenden arteko tarte txikiak direla eta, edozein emaitza posible da oraindik.

Gainera, hiru hautagaiek bigarren itzulira aurkeztea erabaki dute, ez baita ez erretiratzerik izan, ezta aliantzarik ere. Hala ere, faktore erabakigarriena parte-hartzea izan liteke. Lehen itzulian abstentzioa %34 ingurukoa izan zen, eta bigarrenean mobilizazioak emaitza baldintzatu dezake. Hautesle gehiago bozkalekuetara hurbiltzen badira, indar oreka erabat alda daiteke.

Interesgarri izanen zaizu