Beskoitze (Lapurdi)

Hauteskundeak: ZAC 160 bizitegien proiektu haundiaren kontra da « Elgarrekin » zerrenda Beskoitzen

Desadostasun handia sortzen du ZAC 160 bizitegien proiektuak eta honen kontra da Theo Salamonen zerrenda. Horrez gain, eskolaldiaren inguruko zerbitzuen kudeaketa txarra eta zor-tasaren gorakada leporatzen dizkio Pascal Jocou auzapezaren gehiengoari.

Hauteskundeak: ZAC 160 bizitegien proiektu haundiaren kontra da « Elgarrekin » zerrenda Beskoitzen
2025eko irailean bere hautagaitzaren berri eman zuen Theo Salamonek gidatu "Elgarrekin" zerrendak. ELGARREKIN
Kriztof Arotzarena
2026/02/02 06:30

ZAC etxebizitza proiektuak bi zerrendak zatitzen ditu


Theo Salamon 30 urteko laborariak zuzenduko du Elgarrekin zerrenda. Eta parean Pascal Jocou auzapezaren Beskoitze Zuekin lista izanen du. Jocou ere laboraria da. Aipatu genuen giroa lasaitu zela Beskoitzen, bereziki ikastolaren geroari aterabidea atzemana izan zaionetik. Baina 160 bizitegiko ZAC proiektuak bi zerrendak zatitzen ditu. Theo Salamanonen listaren iduriko bere mugetara heldu da biztanleriaren kopurua Beskoitzen:

5 hektarea andeatzeko ordez hektarea bat eterdiko eremu baten jabe dela herria dio Theo Salamonek eta horretan etxebizitzak egin daitezkeela argudiatzen du. Eta gehitzen du 66 bizitegi huts badirela herrian.


Disfuntzioak eskolaldiaren inguruko zerbitzuan eta diru mailako kudeaketan


Eskolaldiaren inguruko zerbitzuan arazoak badirela ohartarazten du Theo Salamonek. Urte batez bederatzi langilek zerbitzu hori utzi dutela dio. Horrez gain, diru mailako kudeaketa arazoak salatzen ditu Elgarrekin taldeak Pascal Jocou auzapez denetik. Hogei hilabetez zor-tasa hirukoiztu dela gaitzesten du eta horrek zailtasunetan ezarriko duela kontseilu berria iduritzen zaio Theo Salamonek gidatu listari.

Interesgarri izanen zaizu