Hego Akitaniako kontserbatorioetako ikasleek egonaldia egin dute aste osoan Iribarnen

17. aldikotz egonaldi bat antolaturik da Baionako, Landesetako, Agen-eko, Tarbes-eko eta Paueko ikasleen artean. Igaran urtean bezala Irabarneko jauregian egin dute aste bateko egonaldia.

Hego Akitaniako kontserbatorioetako ikasleek egonaldia egin dute aste osoan Iribarnen
Cedric Cieutat orkestra burua ikasleen aitzinean errepika denboran. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/10/30 10:29

Esperientzia berezi bat proposatu nahi zaie gazteei, aurten 60 bat ikaslek izena eman baitute aste batez pieza desberdinak ikasteko, eta kontzertu baten emaiteko. Aurtengo errepertorioan ahaide sinfoniko klasikoak izanen dira: Bethoven, Chabrier edo de Busy-ren ondoan, XVII. mendeko musikariak, hots musika barrokoari atenzione berezi bat ezarri dioten Lalande, Purcell edo famatuena den Vivaldiren obra zonbaitekilan.

Egunero zortzi orduz musikan ari dira, goiz eta arrats. Soka instrumentu, aire, kobre, perkusione eta Clavecin bat erabiliko dute ere. Urtero bost kontserbatorioetarik bat bada antolaketaz axolatzen dena, aurten, Tarbes-koaren itzulia izan da. Eta horretarako Cedric Cieutat orkestra buru lanetan ari da, beste batzuen laguntzarekin, horietan Laurence Martinaud, arrabita joile eta musika Barrokoan aditua.

Egonaldiaren emaitza arrats hontan entzuten ahalko da, urriaren 30 hontan. Urdiñarbeko herriko gelan 19:00etarik goiti. Kontzertua kitorik izanen da. Marijane Cachenaut eta Beñat Del Bosque ikasleeri mikroa luzatu diegu.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu