Heldu den azaroaren 17ra gibelatu du U14 kolektiboko lau kideren auzia Baionako epaileak

Baionako prokuradoreak poliziaren kontrako heriotza-mehatxuak edo/ta kalte mehatxuak leporatzen dizkie U14ko lau gazteei, iazko uztailaren 14a kari antolatu ekitaldiaren karietara gertatu zitezkeenak Ezpeletan.

Heldu den azaroaren 17ra gibelatu du U14 kolektiboko lau kideren auzia Baionako epaileak
50 pertsona bildu dira auzipetuak ziren U14 kolektiboko lau gazteren sosteguz. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2026/06/02 15:13

U14 kolektiboko lau kideren auziaren gibelatzea onartu du Baionako epaileak astearte honetan. Alde batetik, defentsak galdeginik, ez baitira bi hilabete bete deialdia eta auziaren artean. Eta bestetik, droga afera bati buruzko auzi potolo bat tratatzen zuelako auzitegiak astearte arte honetan ere.

Ilazki Ortego defentsa abokatua




Lau gazteak ez dira auzitegira sartu. Kanpoan antolatu zen elkarretaratzean egon dira beste 50 bat lagunekin. Errepresioaren kontra elkartasuna eta borroka banderola hedatu zuten auzitegi aitzinean.

Baionako prokuradoreak heriotza-mehatxuak edo/ta kalte mehatxuak leporatzen dizkie. Deklaratu gabeko manifestazioaren antolatzea; poliziaren kontrako probokazioa; aurpegia gordetzea identifikatua izan ez zitezen, eta polizia laidoztatzea, Ezpeletan 2025eko uztailaren 14an egin zen manifestazioan.


Gabi auzipetuetarik baten hitzak hartu ditugu


Interesgarri izanen zaizu