Hendaiako hautetsiek lehenik euskaraz hitz egiteko aukera kentzea eskatu du suprefetak

Mathieu Duhamel suprefetaren arabera, frantsesez hasi behar dute hautetsiek, eta ondotik egin dezakete euskarazko itzulpena aldiz. Hendaiako auzapezak ez du erabakiaren kontra eginen.

Hendaiako hautetsiek lehenik euskaraz hitz egiteko aukera kentzea eskatu du suprefetak
Mathieu Duhamel suprefeta Uztaritzen zen astearte hontan bero-biomasa sare berri baten estreinaldian proiektuan parte hartzen duten eragileekin. EUSKAL IRRATIAK
Lorea Mailharrancin
2026/11/10 19:13

Hendaiako hautetsiek lehenik euskaraz eta ondoren frantsesez hitz egiteko aukera kentzea eskatu du Mathieu Duhamel suprefetak. Herriko kontseiluak irailaren 30ean onartutako barne-araudiak euskarazko hitzartzeak baimentzen zituen, frantseserako itzulpenekin ondotik. Duhamelen arabera, hautetsiek derrigorrez frantsesez hartu behar dute hitza lehenik, eta euskarazko itzulpena ondotik egin dezakete. "Nere erabakia lehenik juridikoa da, legalitateari doakiona", adierazi du suprefetak.

Hendaiako auzapezak ez du suprefetaren erabakiaren kontra eginen, eta gaia azaroaren 18ko herriko kontseiluan berriz bozkatzea aurreikusi du. Duhamelek zehaztu du erabakiak ez duela euskararen erabilera debekatzen, baina frantsesezko hitz hartze baten ondotik bakarrik baimentzen duela. "Horrek ez du debekatzen euskararen erabilera, baina frantsesezko hitz hartze baten ondotik bakarrik", azaldu du.

Bestalde, Paueko administrazio auzitegiak hainbat herritako euskararen aitortza ofizialak ezeztatu ditu. Sara eta Baiona dira, momentuz, epai horri dei egin dioten herri bakarrak. Dei auzia ostegun honetan iraganen da Bordelen.

Interesgarri izanen zaizu