Hendaiako herriko kontseiluak euskara lurraldeko hizkuntza gisa aitortzea bozkatu du

Aho batez onartua izan da, “Frantziako ondarearen parte den heinean, frantsesarekin batera”.

Hendaiako herriko kontseiluak euskara lurraldeko hizkuntza gisa aitortzea bozkatu du
Hendaia, Ipar Euskal Herriko 13. herria bilakatu da euskararen aitortza egiten. EUSKAL IRRATIAK
Esteban Bastié Aguerre
2026/09/30 21:11

Hendaia euskararen aitortza egin duen Ipar Euskal Herriko 13. herria bilakatu da. Herriko kontseiluak aho batez onartu du euskararen aitortza, “Frantziako ondarearen parte den heinean, frantsesarekin batera”. Baina gehiengoak zehaztu duenez, Konstituzioaren 2. artikuluaren arabera, frantsesa da Errepublikaren hizkuntza. Aitortza horrek, beraz, ez du euskararen erabilera publikorako eskubiderik sortzen.

Badirudi, beraz, bide legala hartu dutela Hendaian, deliberoa hainbat puntutan Frantziako Konstituzioan oinarritzen baita. Horregatik, pozik agertu da Michelle Mounios Adurriaga, hizkuntza politikaren axuanta: “Berri ona da, eta baieztatzen du Hendaiak eramandako lana euskararen alde, duela 40 urte hartutako engaiamendua da”.

Oposizioak ere txalotu du hartutako deliberoa. Paulo Arzellus Aramendik, Hendaia Biltzen oposizioko kideak, “begien bistakoa dena” azpimarratu du: “Euskara lurraldeko hizkuntza da, eta hemen, jokoz kanpo dena, prefeta da, XIX. mendeko irizpide politikoak aplikatuz, eta zalantzan jarriz herrien erabakia”.

Interesgarri izanen zaizu