Ortzaize (Baxe Nafarroa)

Herriko etxearen lekualdatzea eta plaza berriaren eraikuntza, Ortzaizen

Bi milioi euroko lanak aitzinikusiak dira Ortzaizen herriko etxea eraikin berri batera lekualdatzeko, eta plaza berri bat eraikitzeko.

Herriko etxearen lekualdatzea eta plaza berriaren eraikuntza, Ortzaizen
Ortzaizeko erdigunea, autoen pasaiari irekia.
Admin
2025/02/03 11:08

«Ortzaiztar bat, arbola bat» proiektua eraman du Ortzaizeko herriko etxeak 2024 urtean. Orotara 880 arbola landatu dituzte mendian eta herrian berean. Aurten, aldiz, herria egokitzeko lanen urtea izanen da, eta abantsu bi milioi euroko aitzinkontua aitzinikusi dute horretarako. Batetik, herriko etxea Arrosategia izeneko eraikinera lekualdatzeko xedea dute, eta bigarrenik, herriko plaza bat eraikitzekoa. Lan horiek martxoan abiarazi nahi dituzte, baina finantzamenduak oraino ez dira osoki ziurtatuak, besteak beste, Departamentuak bizi duen egoera dela eta. Momentuko, Euskal Hirigune Elkargoak bakarrik baieztatu du bere babesa.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu