(Ipar EH)

Herriko Garagarnoa hazitik basoraino Ipar Euskal Herrian ekoiztua

Ekoizpenak birkokatzea, kalitatezko produktuekin lan egitea, eragileen artean balio gehigarria partekatzea edo laborariei diru-sartze duinen bermatzea defendatzen ditu Euskal Herriko Laborantxa Ganbarak lagundutako Herriko Garagarnoaren sailak.

Herriko Garagarnoa hazitik basoraino Ipar Euskal Herrian ekoiztua
EHLGk lagundu Herriko Garagarnoa saileko laborari eta garagarno egile batzuk Donamartiriko Garagarberoa maltategian. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2025/10/22 11:48

Herriko Garagarnoa aurkeztu dute Iparraldeko 4 laborarik, maltategi bakarrak eta 9 garagarnotegik, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak lagundurik. Orain, Iparraldean erein, bildu, maltatu eta transformatu garagarrarekin edan daiteke kalitatezko garagarnoa. Duela hiru urte 800 kilo bildurik abiatu ziren. Eta aurten 30 tona garagar bildu dituzte 4 etxaldetan banatutako 14 hektareatan.


Baldintza kaiera zorrotza adostu dute


Hiru katebegi ditu garagarnoaren sailak : garagar ekoizle diren laborariak, maltatzaileak eta garagarnotegi edo garagarno egileak. Herriko garagarnoaren baldintza kaierak dionaz, laborantxa herrikoiean ari diren etxaldeetan ekoiztua izan behar da malta. Hiru malta mota ekoizten ditu Florian Apezetxe Donamartiriko Garagarberoa maltategiko buruak: Pils, Pale eta Munich. Eta maltategitik garagarnotegira doa malta bihurtu den garagarra. 2019an KANETA garagardoa egiten hasi zen Eñaut Jauregi Gabi lagun batekin Hendaian. Naturalki sartu direla Herriko garagarnoa sailean erran digu.


Estreinaldia azaroaren 7an Lurraman


Herriko Garagarnoa elkartea eta marka ofizialki estreinatuko dituzte azaroaren 7an Lurrama saloinean.

Interesgarri izanen zaizu