Jatorrizko taldea zabaltzea eta proiektuak arraberritzea erabaki dute, eta ildo beretik zerrendaburu berri bat hautatu dute. Balore humanistak, sozialak, eta feministak aldarrikatzen dituzte. Isabelle Pargade auzapezaren kontra lehiatuko dira.
“Herritarrekin” zerrenda abertzalea berriz aurkezten da Hazparnen, baina zerrendaburu berri batekin. 2014an eta 2020an jadanik talde abertzalea Hazparneko Herriko Etxea berreskuratzen entseatu zen. Jatorrizko taldea zabaltzea eta proiektuak arraberritzea erabaki dute, eta ildo beretik zerrendaburu berri bat hautatu dute. Michel Ospital, 56 urteko Hirigune Elkargoko langileak du zerrenda eramanen.
Balore humanistak, sozialak, eta feministak aldarrikatzen dituzte, baita ingurumenaren errespetuzko garapen iraunkorrean engaiamendua ere. Herriaren kudeaketaren gardentasuna, eta logika kolektiboa eta parte hartzailea ditu oinarri.
Momentukotz iduri du bi zerrenda baizik ez direla izanen Hazparnen: Herritarrekin zerrenda abertzalea, eta “Hazparne Bihotzean” zerrenda, gaurko auzapeza den Isabelle Pargadek eramanik. 2020an bi zerrenda horiek jadanik lehiatu ziren bata bestearen kontra, baita Beñat Inchausperen zerrendaren aurka ere. "Herritarrekin" zerrendak bozen %9.89 bildu zuen, Isabelle Pargadenak %54.56 bildu zuen bitartean.