Hilabete sarien emendatzea eta lan baldintza duinak aldarrikatu dituzte Baionan

Milaka pertsona elkartu dira Baionan maiatzaren leheneko mobilizazio egunean. Langileen nazioarteko egunean, prekarizazioa salatu dute, auzo herrikoietara eramanen manifestazioa.

Hilabete sarien emendatzea eta lan baldintza duinak aldarrikatu dituzte Baionan
Maiatzaren lehena Baionan - FSU, Solidaires, CGT eta LAB elkarrekin
Ihintza Arrieta
2026/05/01 21:24

Baionako geltokian eman diote hasiera manifestazioari. LAB, CGT, FSU eta Solidaires sindikatuak elkarturik agertu dira, langileen eskubideen alde, lan baldintza duinak aldarrikatuz eta azken asteetan izan diren lan istripu eta heriotzak salatuz.

Adierazi dute, Frantziako gobernuak maiatzaren lehena lan egun bilakatu nahi duela hainbat sektoretan, justifikatuz langile batzuk horretarako prest direla. Prekarizazioak duela horretara eramaten eta soldata duinekin ez liratekeela jai egunetan lan egitera behartuak izanen salatu dute.

Elkarte eta gizarte mugimenduek toki berezia izan dute manifestaldian. Hitza hartu dute, Sutan borroka transfeministaren aldeko mugimenduak, Bizi eta Alda elkarteek baita migranteen sustengu taldeetako kideek ere. Eragile ezberdinen arteko elkartasuna eta sostengua beharrezkoak direla azpimarratu dute, bereziki eskuin muturraren kontra borrokatzeko. Gerlak ere salatu dituzte, Frantziak horietan duen esku hartzea azpimarratuz eta salatuz.

Ibilbidea aldatu dute aurtengo mobilizazioan, hiri erdia zeharkatu ordez, auzo herrikoietara joanez. Ipar Baionan, Gaskoinen plazan bururatu dute manifestazioa besta giroan.

Interesgarri izanen zaizu