Hiru hautagai Ahetzeko auzapezgotzaren makila hartzeko

Ramuntxo Goietxe, Ramuntxo Labat eta Läetitia Guesdon-Michaud dira hiru hautagaiak. Urtarrilaren 5ean iraganen da lehen itzulia, eta bigarrena hilaren 12an.

Hiru hautagai Ahetzeko auzapezgotzaren makila hartzeko
Ramuntxo Goietxe, Ramuntxo Labat eta Läetitia Guesdon-Michaud dira hiru hautagaiak
Admin
2024/12/23 13:02

Ramuntxo Goietxe, Ramuntxo Labat eta Läetitia Guesdon-Michaud. Hiru hautagai Ahetzeko auzapeza izateko. Urte hastapenean iraganen dira hauteskundeak. Azken hilabeteetan gertatu herriko kontseiluk hainbat dimisioren ondorio zuzena da. Philippe Elizalderen kontrako uholde bat abiatu zen bere gehiengotik, zehazki Ramuntxo Goienetxe bere lehen axuanta ohiarengandik. Gardentasun eskasia eta alde bakarreko erabaki hartzeak leporatu zaizkio Elizalderi. Hiru zerrenda beraz, horietarik bi, agintaldiaren jarraikitasunean kokatzen direnak, eta ondoan oposizioan egon diren abertzaleak. Urtarrilaren 5ean iraganen da lehen itzulia. Bigarren bat balitz, urtarrilaren 12an. 14 hilabeteko agintaldi laburra izanen da, 2026 urteko herriko bozak aitzin.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu