Donibane Lohizune (Lapurdi)

Hiru partida gelditzen zaizkio Donibane Lohizuneko errugbi taldeari Play-Offetara sailkatzeko

Lehen seietan bukatu behar da Play-Offetara pasatzeko eta Donibane Lohizune zazpigarren da. Bi aldiz errezibituko du eta Salles-en ariko da kanpoan. Valence seigarrena bi puntutara du eta honek ere etxeko bi partida eta kanpoko bat jokatuko ditu.

Hiru partida gelditzen zaizkio Donibane Lohizuneko errugbi taldeari Play-Offetara sailkatzeko
Partida guziak jokatu ditu Nationale 2 mailan Txomin Ithurbide 21 urteko jokalariak. TXOMIN ITHURBIDE
Kriztof Arotzarena
2026/03/27 14:37

Etxeko bi partida eta kanpoko bat jokatuko ditu Donibane Lohizunek


Joan den asteburuan Marmande erdietsi garaipenak dinamika onean ezarri ditu donibandarrak. Valence eta Donibane Lohizunek bi aldiz errezibituko dute eta partida bat etxetik kanpo jokatuko. Abantaila Valencekoei seigarren baitira baina Orléans lehenari eta Langon hirugarrenari lehiatu beharko zaizkie. Heldu da Donibane Lohizune ez dela arras bere geroaren jabe. Txomin Ithurbide bigarren lerroarekin hitz egin dugu.

Interesgarri izanen zaizu