Maiatzaren 20an ministroarekin bildu ondotik, Peio Dufau eta Paul Molac batzordeko lehendakariek dute berria plazatu. "Azterketak Euskaraz" gaiari buruzko kexa ulertu omen du eta astelehen edo asteartean kuadro berezi eta berria proposatuko du.
Legebiltzarreko hizkuntza eta kultura guttituak aztertzen dituen diputatu batzordearekin bildu zen atzo Frantziako Hezkunde Nazionaleko ministroa. Diputatuen arabera, eta batez ere batzordeko ko-lehendakaria den Peio Dufau diputatuaren arabera, ministroak estatutu baten sortzea iragarri du hizkuntza guttituen irkaskuntzarendako. Bere erranetan, aitzinamendu handiak ekarriko lituzke.
Iduri luke Azterketak Euskarazer buruzko kexa ulertu duela, eta astelehen edo asteartean kuadro berezi eta berri bat proposatuko du eskaerer erantzuteko. Horrez gain, 50 diputatuk izenpetutako gutun ideki bat eman dakote ministroari, hizkuntza guttituen garapena blokatzen duten oztopoak altxatzeko eskatzeko.