Sara (Lapurdi)

Urtats gauean Sarako herritar bat eraso zutela aitortu dute atxilotutako lau gizonek

Bost hilabeteko presondegi zigorra gibelapenarekin, 300 euroko isuna, eta urte batez biktimarekin harremanetan sartzeko debekua eman dizkie Baionako auzitegiak Urtats gauean Sarako herritar bat eraso zuten lau gizonei.

Urtats gauean Sarako herritar bat eraso zutela aitortu dute atxilotutako lau gizonek
Urtats gauean hainbat saratarrek bertze hainbat erasotu zituzten Herriko Etxeko Edantegian, 'Bakean bizi' kolektiboak salatu duenez. IPARRALDEKO TURISMO BULEGOA
Xarlot Etxeberri
2026/02/04 15:04

Joan den abenduaren 31n, Sarako Herriko Etxeko edantegian, herritar batek bortizkeria fisiko eta hitzezko talde-eraso bortitza pairatu zuen, irain homofobo eta umiliagarriekin batera. Lau Sarako errugbi taldeko hiru gizon eta haien lagun bat susmatzen zituen poliziak, eta horren kari, atxilotuko zituela iragarri zuen prokuradoreak. Azkenean, goiz honetan bost hilabeteko presondegi zigorra gibelapenarekin ezarri die auzitegiak.

Geroztik, Sarako biztanle zonbaitek osatzen duten Bakean bizi kolektiboak izenpeturiko oharrean egoerari buruzko xehetasunak eman zituzten urtarrilaren 29an, eta neurriak galdegin. Azpimarratu zutenez, eraso hori ez da ekintza isolatu bat, baizik eta "herrian bizi den egoera kezkagarriaren” adibide bat, giro beldurgarria sortu duten hainbat erasotako bat.

Lau pertsonak otsailaren 3an atxilo aldian ezarri zituzten, inkestaren karietara. Goiz honetan Baionako auzitegira jaukitu dituzte akusatuak, hamar eguneko geldialdia eragin duen talde-eraso bortitzarengatik, hordi izanik. Muturrekoak aurpegiari eta gorputzari emaitea leporatzen zizkieten batez ere. Akusazioak aitortu ondotik, bost hilabeteko presondegi zigorra gibelapenarekin, 300 euroko isuna, eta urte batez biktimarekin harremanetan sartzeko debekua bildu dituzte erasotzaileek.

Interesgarri izanen zaizu