(Xiberoa)

Hola jarraikitzez Xiberoko etxalte hanitx desagertüko dira

Xiberoko etxalteen transmisioaz diagnostiko zehatza baten egiteko euskal alkargoak inkesta bat eraman du. Hola langile bat joan da xiberoko 77 etxaldeetako laborariengana eta horren aurkezpena eginik izan da apiril erditsütan Urdiñarben.

Hola jarraikitzez Xiberoko etxalte hanitx desagertüko dira
Xabi Etxart etxalteen trasmisioaren diagnostika eramailea
Ximun Üthürralt
2025/04/18 11:16

Azken urteetan etxalteen desagertzearen lotsa nagusitzen ari da, diagnostiko zehatz baten egiteko euskal alkargoak inkesta bat eraman du. Hola langile bat joan da xiberoko 77 etxaldetako laborariengana. Hautaturik izan dira etxaldean segidarik ez zuten eta 55 urte beno haboro zuten laborariak zirenak.

Hanitxetan edo familiako eta auzo batek ditu lurrak bilduko eta HCF edo familiaz kanpoko baten plantatzeko parada hanitxek ez dute ezagutzen edo gaxki ikusten dute.

Urte oso batez eraman da lana eta igan ostegunean aurkeztu da Urdiñarben.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu