Idortea: prefeturak 28 herri gehiagorat hedatu ditu ur murrizketak

Euri eskasaren eta azken asteetako beroaldi jarraituen ondorioz, Pirinio Atlantikoetako prefeturak ur edangarriaren erabilerari buruzko murrizketa berriak iragarri ditu. Uztailaren 17 honetan, ostiralez, neurriak zabaldu dituzte beste 28 herritara.

Idortea: prefeturak 28 herri gehiagorat hedatu ditu ur murrizketak
Idortzearekin ura xuhurtzen ari da.
Mattin Lerissa
2026/07/17 15:58

Orain arte, Hazparne eta Ortzaize ziren egoera horretan ziren bakarrak. Baina, Bearno osoko herrien ondotik, prefeturak erabaki du uraren erabileraren inguruko neurriak beste hainbat euskal herritara hedatzea.

Honako herri hauek dira orain alerta mailan ezarriak: Ainhoa, Amorotze-Zokotze, Arhantsusi, Armendaritze, Aiherra, Behauze, Bitiriña, Lekorne, Beskoitze, Bunuze, Hozta, Ibarla, Izturitze, Jutsi, Bastida, Landibarre, Larzabale, Mehaine, Oragarre, Ostanko, Izura, Donoztiri, Donaixti-Ibarre, Donamartiri, Senpere, Sara eta Ahurti.

Murrizketa horien arabera, debekatua da baratzea eta kirol eremuak ureztatzea 08:00etarik 20:00ak arte. Halaber, debekatua da norberaren ibilgailuak etxean garbitzea eta etxeko igerilekuak urez betetzea.

Interesgarri izanen zaizu