Iazko arrakasta ikusita, ate irekiak eta bisita gidatuak antolatuak dira aurten ere Donibane Lohizune, Uztaritze, Makea eta Santa Graziko te soroetan. Sartzea libre bada, lekuak aitzinetik erreserbatu behar dira teaitzulia.fr webgunean.
Euskal Herriko klima egokia da tea ekoizteko
Gure eskualdeko klima heze eta goxoan ongi hazten den kamelia familiako landarea da tea. Donibane Lohizune, Uztaritze, Makea eta Santa Grazin iraganen dira ate irekiak. Jean Philippe, Mikel, Emilie eta Mylène te ekoizleek publikoa errezibituko dute bisita gidatuen bidez. Ipar Euskal Herrian hamar bat ekoizle dira, baina batzuk hasi berriak dira eta ez dira hasi oraindik ekoizten.
Ate irekiak agorrilaren 30ean antolatuak dira. Sartzea libre bada, lekuak aitzinetik erreserbatu behar dira teaitzulia.fr webgunean.

Urte txarra da 2026, Ipar Euskal Herriko te ekoizleentzat ere.
Berote handiek ondorio txarrak eragin dituzte te landareengan. 2020an hasi zen lehen zangoak landatzen Mikel Esclamadon Uztaritzen. Gaur egun, 5.000 (5 mila) landatuak ditu hektarea bateko eremuan. Iaz 19 kilo bildu zituen, eta 25 kilo biltzea espero zuen aurtengo. Baina 17 baizik ez ditu bildu beroteengatik.
